Euskal Herriko Politika eta Gizarte Pentsamenduari buruzko testu klasikoak

1. Bildumaren ildoak

Bilduma honen bidez, historian zehar eta bereziki azken mendeetan euskal idazleek idatzi, edo Euskal Herriari lotutako gaiak aztergai dituzten lan intelektual esanguratsuenak berreskuratu nahi dira, eta gure garaiko irakurleen esku jarri. Politika eta gizarte gaiei buruzko lanak izango dira, hala nola: administrazioa, erakundeak eta botere publikoak, foraltasuna, ideologiak, gobernatzeko moduak, eztabaida juridiko-politikoak, etab. Bilduma osatzen duten testuen –liburuak, liburuxkak, prentsa artikuluen bildumak, argitaratu gabe geratutako lanak barne– hautaketa eta trataera ikuspegi tekniko zorrotz baten arabera egingo da, orain arte egin izan den bezala, alderdikeriak albo batera utzita eta jarrera irekia edukita hermeneutika guztiei eta gaur egun arlo akademikoan onartutako zeinahi joera metodologikori. Kronologiari dagokionez, 1960ko hamarkada baino lehen idatzitako testuak proposatuko dira bildumarako.

2. Hasiera data

1994 urtea

3. Zuzendaritza

José Luis de la Granja Sainz

UPV/EHUko Historia Garaikideko katedraduna 1990az geroztik. Unibertsitateko irakaslea 1978tik, eta UPV/EHUkoa 1981etik. UNEDeko tutore eta irakasle bisitaria izan da Nevada Renoko (AEB), Provenceko (Frantzia) eta Alacanteko unibertsitateetan. Bi seiurteko ditu aitorturik ikerketari dagokionez. UPV/EHUk positiboki ebaluatu du, bikaintasuna aitortuta.

Ikerketa ildoak: Euskal nazionalismoaren historia, II. Errepublika, Gerra Zibila, historiografia garaikidea, buruzagi politikoen biografiak eta euskal bibliografia historikoa.

Historiaz eta Euskal Ikasketez diharduten sei elkarte zientifikotako bazkidea. Historia eta Gizarte Zientziak hizpide dituzten zortzi aldizkaritako kontseiluko kidea. Historia Contemporánea (UPV/EHU) aldizkariaren lau zenbakitako editoreetako bat dugu.

Hitzaldiak eta komunikazioak aurkeztu ditu Historia Garaikideari buruzko hirurogeita hamar biltzarretan. Biltzar horietako batzuetako aktak antolatu eta argitaratu ditu.

Hogei ikerketa proiektu zuzendu edo horietan parte hartu du. “Euskal nazionalismoa ikuspegi konparatuaren arabera” ikertaldeko kidea da.

250etik gorako argitalpenen egilea dugu, besteak beste: liburuak, liburu kolektiboetan egindako kapituluak, Estatuko eta nazioarteko Historia eta Gizarte Zientzietako aldizkari ugaritan idatzitako artikuluak eta aipamen laburrak. Hauek dira haren libururik berrienak: Vidas cruzadas: Prieto y Aguirre. Los padres fundadores de Euskadi (Luis Salarekin), La España del siglo XX a debate. Homenaje a Manuel Tuñón de Lara (koordinatzailea) eta Breve historia de Euskadi. De los Fueros a nuestros días (Santiago de Pablo eta Coro Rubiorekin batera).

Curriculum osoa: www.joseluisdelagranja.com

4. Kontseiluak

4.1. Argitalpen kontseilua

  • Javier Fernández Sebastián (UPV/EHU)
  • Jon Arrieta (UPV/EHU)
  • José Luis de la Granja (UPV/EHU)
  • José María Portillo (UPV/EHU)
  • Andoni Iturbe (Eusko Legebiltzarra)
  • Montserrat Auzmendi (Eusko Legebiltzarra)
  • Coro Rubio (UPV/EHU)
  • Belén Altuna (UPV/EHU)
  • Leyre Arrieta (Deustuko Unibertsitatea)
  • Ludger Mees (UPV/EHU)
  • Alberto López Basaguren (UPV/EHU)
  • Mikel Urquijo (UPV/EHU)
  • Javier Tajadura (UPV/EHU)

4.2. Eginkizunak

Kontseiluaren eginkizun nagusia izenburu berriak proposatzea da, eta zuzendariari aholkularitza ematea, bildumari gehitu beharreko lanen eta egileen inguruan. Batzorde Tekniko bat ere badago, eta urtero biltzen da zer lan argitaratuko diren erabakitzeko.

4.3. Batzorde aholkularia

  • Miguel Artola (Historiako Errege Akademia eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoa)
  • Juan Pablo Fusi (Historiako Errege Akademia eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea)
  • Pablo Fernández Albaladejo (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa)
  • Bartolomé Clavero (Sevillako Unibertsitatea)
  • Carmen Iglesias (Historiako Errege Akademia y Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea)
  • José Álvarez Junco (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea)
  • Mary Nash (Bartzelonako Unibertsitatea)
  • Mercedes Cabrera (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea)
  • Jon Juaristi (Alcalako Unibertsitatea)
  • Ángeles Barrio (Kantabriako Unibertsitatea)
  • Paul Preston (London School of Economics & Political Science)
  • Walther L. Bernecker (Universität Erlangen-Nürnberg)
  • Alfonso Botti (Università degli Studi di Modena e Reggio Emilia)
  • Xavier Gil Pujol (Historiako Errege Akademia eta Bartzelonako Unibertsitatea)

5. Originalak bidaltzeko egileentzako jarraibideak

Lanen luzera nabarmen alda daiteke batetik bestera, beren ezaugarrien arabera, eta era askotako proposamenak onartuko dira, baldin eta argitaratzaileek argitaratzeko egokiak direla uste badute. Lan bakoitzaren sarrerako ikerketari dagokionez, gutxienez 50 orrikoa eta gehienez 100ekoa izatea gomendatzen da, puntu honetan ere salbuespenak egin daitezkeen arren.

Behin bildumako Kontseiluak eta ebaluatzaileek onartuta, proposamena egin duen egile/argitaratzailea arduratuko da testu originalen edizioaz. Eginkizun horretan, bibliografia bat eta erabilitako iturrien zerrenda bat sartuko dira, baita testua bere testuinguru historikoan egoki ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren gainerako oharrak ere. Gomendagarria da bitarteko elektronikoak erabiltzea Argitalpen Zerbitzuarekin dokumentuak trukatzeko, eta testuak, ahal bada, Word fitxategietan ematea, lehen probak zuzendu aurreko fase osoan.

6. Eskuizkribuak hautatzeko prozesuari buruzko informazioa

Bildumako Zuzendaritzak, Batzorde teknikoaren eta, batzuetan, Kontseiluko beste kide batzuen aholkularitzaz, testuak proposatzen ditu argitaratzeko, eta egile-argitaratzaile izan daitezkeenen proposamenak jasotzen ditu.
Urteko azken lauhilekoan biltzen den Batzorde Teknikoak liburu bat edo beste argitaratzeari buruzko erabakia hartu duenean, Zuzendaritzak obraren argitalpena eskatuko dio ikertzaile bati. Hautatutako ikertzaile hori dena delako egilean, ideologian edo gaian espezialista izango da. Eskaera ofiziala egiten denetik, urtebete inguruko epean ematen da originalak entregatzeko.

Originala (sarrerako azterketak eta obrak edo berriro argitaratu beharreko opuskuluen bildumak osatutakoa) bi kanpo ebaluatzaileri bidaliko zaie, zuzendariak, Zuzendaritza Kontseilu edo Batzorde Teknikoaren laguntzaz, proposatutako ebaluatzaileen zerrenda batetik aukeratuta. Argitalpen Zerbitzuak ebaluazio txostenak (bi parekideen ebaluazio itsuaren sisteman egina) jasotzen dituenean eta txosten horietan obra argitaratzea gomendatzen denean, bildumako zuzendaria harremanetan jarriko da Argitalpen Zerbitzuarekin, ebaluazioak egileari bidaltzeko; hartara, beharrezkoak diren zuzenketak egin ahal izango ditu, behin betiko onarpena jaso aurretik.

7. Bilduma honetako tituluak