Mugikortasuna | EHUko ikasleak: Baldintzak (Erasmus+, Latinoamerika eta Beste Norakoak)

BALDINTZAK eta MUGAK

EHUko ikasleak: Erasmus+, Latinoamerika eta Beste Norakoak

 
Fakultateko arautegia
 

Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzaren web orrian eskatzen diren betekizun orokorrez gain Arte Ederretako Fakultatearen araudia berrikustea komeni da.

 
Plazari uko egin arren, ERASMUS//LA//BN programaren deialdian plaza lortzen duenak EZIN izango da SICUE programako deialdira aurkeztu.
 

Lehen eta bigarren mailak guztiz gaindituak izan behar dira.

Gehienez bigarren mailako irakasgai bat utzi daiteke.

 
Gainditutako kredituen baldintza betetzen ez dutenek EZIN izango dute mugikortasuna egin, plaza bat esleitu bazaie ere.
 

Norakoan egin beharreko gutxieneko kredituak:

  • 5 hilabete = 30 ECTS
  • 9 hilabete = 60 ECTS  ​
 

Hizkuntzak

Arrazoi baztertzailea izan daiteke norako fakultatearen hizkuntza-eskakizunei erantzuten ez bada. ​Hizkuntza ziurtagiriak bidaltzeko helbideak (NAN zenbakiarekin batera):

 
OHARRA: bi mugikortasun motetara aurkeztuz gero, bi helbideetara bidali.
 

Hizkuntzaren nahitaezko baldintza ziurtagiri ofizial baten bidez egiaztatu beharko da, eta hori aurkezteko epea dokumentazioa zuzentzeko egutegiaren azken eguna izango da.  

Norako unibertsitateen web orrialdeetan eskatzen duten gutxieneko hizkuntza maila agertuko da. Bi hizkuntza agertzen diren unibertsitateetan, bakarra egiaztatu beharko da, kontrakoa adierazten den kasuetan izan ezik.

Zure ingelesa maila egiaztatu nahi baduzu eta titulurik ez baduzu, gogoratu Euskal Herriko Unibertsitateak/EHU British Council (APTIS) eta Cambridge (FCE, CAE eta IELTS) enpresen laguntzarekin antolatutako ingeleseko azterketetarako epea zabalik dagoela. Iraileko eta urriko azterketen deialdien emaitzak garaiz iristen dira zuzenketa-aldian aurkezteko.

Frantzia, Italia, nahiz Portugaleko zenbait unibertsitateetan ez dago ingelesezko irakasgaien eskaintza nahikorik, horrez, B1 edo B2 mailako hizkuntza ziurtagiria eskatu dezakete. Alemaniako zenbait unibertsitateetan B2 aleman-ziurtagiri ofiziala eskatzen ari dute.

 
OHARRA: Ikaslearen ardura da norako unibertsitateen web gunetan hizkuntza eskakizunak zeintzuk diren begiratzea.
 

Ziurtagiri ofizialen informazioa

 

Istripu eta aberriratze asegurua mugikortasunaren denboraldi osorako

Arrazoi baztertzailea izan daiteke, asegurua ezarritako baldintzekin kontratatzen ez bada. Euskal Herriko Unibertsitateak IBILI asegurua eskaintzen du.

 

Matrikula

EHUko Fakultateko matrikula uztailean egingo da, auto-matrikula egiteko garaian. Egingo diren irakasgai GUZTIAK matrikulatu beharko dira, mugikortasunaren iraupena edozein dela ere.