Enplegu Publikoaren Eskaintza 2023-2024
Euskal Herriko Unibertsitateak Enplegu Publikoaren Eskaintza deitu du Teknikariak eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileko (TEKAZEL) funtzionario plazekin, EBAZPENA, 2026ko uztailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, zeinaren bidez agindua eman baita teknikarien eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako funtzionarioen 2023 eta 2024ko lan eskaintza publikoen oinarri orokorrak argitaratzeko, bai funtzionarioen eskaintzakoak, bai funtzionarioen barne promoziokoak.
2026ko uztailaren 15eko Akordioa
Funtzionarioentzako prozesuan, sarbide orokorreko eta barne promozioa
modalitateak aurreikusten dira.
Lan-poltsetan jarrai ahal izateko, dagozkien hautaketa
prozesuetan parte hartu behar da eta azterketa egin behar da.
2019/20/21/22 LEPetara aurkeztu ziren hautagaiek ez dute deialdi honetan oposizio faseko azterketarik egin beharko, baldin eta orduko hartan, oposizio fasean gehienez lor zitekeen puntuazioaren % 70etik gorako nota lortu arren, eskalan plazarik lortu ez bazuten lehiaketa fasean merezimendu nahikorik ez izateagatik. Hori horrela izango da, betiere, deialdi honetan eskala eta txanda berean aurkezten badira eta gai zerrendaren edukia, ariketak eta kalifikatzeko modua berberak badira. Hala ere, nota hobetu nahi izanez gero, aurkezteko aukera izango dute. Horrela eginez gero eta hautagaiak lortutako nota txikiagoa bada edo oposizio fasea gainditzen ez badu, 2019/20/21/22 LEPetako deialdiko nota gordeko zaio. Aurretik lortutako nota gorde nahi duten hautagaiek nahitaez eman beharko dute izena hautaketa prozesurako.
Aurreko EPEren azterketan lortutako puntuazioak lan eskaintzan atarian ikus daitezke.
Azterketara aurkeztuko ez direnak eta eskabidea eginda eta ordainduta dutenek, aurreko EPE prozesuan nota gorde nahi dutela ulertuko da.
Karrerako funtzionarioa izateko prozesua
Hautaketa-sistema lehiaketa-oposizioa izango da, azterketa-fase bat
eta merezimenduak baloratzeko beste bat dituena.
Barne promozioaren bidez sartzeko modalitatea:
(Deiladiak EHAAn argitalpen data: 2026ko uztailaren 30a)
Sarbide horretan, UPV/EHUn E taldeko karrerako funtzionario gisa
sartuta dauden pertsonek parte hartu ahal izango dute, dagokien
taldetik gorako eskaletan edo talde bereko hainbat eskalatan sartzeko.
BARNE PROMOZIOA
| TALDEA | ESKALA | PLAZEN KOPURUA |
|---|---|---|
| D | Administrari laguntzaileen eskala | 4 |
Sarbide orokorraren modalitatea: (Deiladiak EHAAn argitalpen data: 2026ko uztailaren 30a)
Deitutako hautaketa-prozesuan, hautaketa-prozesu espezifikoetan parte
hartzeko baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituen eta
funtzionarioen eskala batean sartu nahi duen edozein pertsonak parte
hartu ahal izateko bidea da.
Oinarri espezifikoak deialdi bakoitzeko wen orrian ikus daitezke.
SARBIDE OROKORREN DEAILDIAK
| TALDEA | ESKALA | HAUTAKETA PROZESUA ESPEZIFIKOA | PLAZEN KOPURUA |
|---|---|---|---|
| A | Gestioko teknikarien eskala | Psikologia | 1 |
| C | Adminitrarien eskala | Administrariak | 37 |
| E | Menpekoen eskala | Menpekoak | 10 |