Lanaldia eta Ordutegia

Lanaldi eta ordutegiari buruzko zirkularra

Lanaldi eta ordutegiari buruzko zirkularra urtero lantzen da, UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileen lanaldia, ordutegia, oporraldiak eta baimenak zehazten dituen tresna baita. Zirkular horretan jasotzen diren neurriek eragiten diete UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langile guztiei, bai Lan Baldintzak Arautzeko Hitzarmenaren esparruko funtzionarioei bai III. Hitzarmen Kolektiboaren esparruko lan kontratudunei.

Telelana

Telelana zerbitzuak modu ez presentzialean emateko aukera berritzailea da, informazio eta komunikazio teknologietan oinarritua, eta aukera ematen die langileei beren lanaldiaren zati bat ohiko lanlekuan bertaratu gabe betetzeko.

2016ko otsailaren 29an Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak eta sindikatuek akordioa sinatu zuten UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileentzako telelana martxan jartzeko.

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 15etik 26ra artekoa izango da, biak barne