Info_Informacion-academica_Innovacion_docente_Eskola-baratza-sortzea-Bilboko-Hezkuntza-Fakultatean

Eskola baratza sortzea Bilboko Hezkuntza Fakultatean

Baratza

Proiektuaren xede nagusia da baratz ekologiko bat sortzea Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Baratza didaktika helburuetarako erabiliko da, Haur Hezkuntzako (HH) eta Lehen Hezkuntzako (LH) maisuen hasierako prestakuntzan. Baratzan curriculumaren eduki ezberdinak landuko dira, jakintza adar ezberdinak jorratuz, etorkizuneko maisuek beharrezko ezaguera eta gaitasunak har ditzaten eskola baratzak sortu ahal izateko beste zentro batzuetan eta aipatuak diziplina ezberdinak jorratuz erabili ahal izateko. Aldi berean, iraunkorragoak diren jarrerak eta portaerak bultzatuko dira ere. Etorkizuneko irakasle horien lanari esker, baratz honek bere eragina izango du gizarte orokorrean, HHren eta LHren bitartez.

Baratza Leioako campuseko komunitatera irekiko da, Hezkuntzaren alorretik kanpoko Gradu (GAL) eta Master Amaierako Lanak (MAL) egiteko aukera emanaz eta, honela, iraunkortasuna unibertsitate komunitate osoan bultzatuz.

Koordinatzailea: Gloria Rodríguez Loinaz. Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Saila / Departamento de Didáctica de la Matemática y las Ciencias Experimentales

Campus Bizia LAB (CBL):

Campus Bizia Lab Programa Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak 2013-2016 bitartean parte hartu zuen Erasmus University Educators for Sustainable Development  proiektutik etorritako ekimen bat da. 

Intsektuen Hotela