Info_Ikasleen-Ordezkariak

TALDEKO ORDEZKARIAK

Ikasturteko ordezkariek beren taldeko ikasleak ordezkatzen dituzte, eta ikasleen, irakasleen, koordinazioaren eta ikasleen ordezkaritza-organoen arteko lotura-lana egiten dute. Haien eginkizuna da taldearen beharrak, proposamenak eta iradokizunak jasotzea eta helaraztea, baita ikasleen komunikazioa eta parte-hartzea erraztea ere bizitza akademikoan.

Ordezkariaren eginkizunak

  • Taldea irakasleen eta koordinazioaren aurrean ordezkatzea.
  • Ikasleen proposamenak, beharrak eta iradokizunak jasotzea eta helaraztea.
  • Ikasleen eta ordezkaritza-organoen arteko komunikazioa erraztea.
  • Dekanotzak deitutako batzarretan parte hartzea.
  • Taldeari interes akademikoko edo instituzionaleko gaiei buruzko informazioa ematea.
  • Taldeari eragiten dioten gorabeherak edo gaiak bideratzea.
  • Gero ziurtagiria izapidetzeko eskatzen den urteko memoria osatzea.

Ikasleen ordezkaritzari, unibertsitateko organoetan parte hartzeari eta ordezkariaren eginkizunarekin lotutako beste alderdi batzuei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, Ikasleen Kontseiluak prestatutako UPV/EHUko Ikasleen Ordezkarien Gida kontsulta dezakezu.

Aitortza Akademikoa – hautazko kreditua

Taldeko ordezkariaren eginkizunak betetzen dituzten ikasleek hautazko kreditu 1 aitortu ahal izango dute ikasturte bakoitzeko, ikasleen ordezkaritza-jardueren aitortzaren barruan eta UPV/EHUko araudiaren arabera.

Horretarako, beharrezkoa izango da dagokion dokumentazioa eta berariazko memoria aurkeztea.

Informazio gehiago:
Kredituen aitortzari buruzko informazioa – Bilboko Hezkuntza Fakultatea

Nola egiten da hautaketa-prozesua?

Ordezkariak aukeratzeko prozesua unibertsitateak ezarritako prozedura ofizialaren arabera egiten da.

UPV/EHUko ordezkarien hautaketa-protokoloa