Oharra SarePrint

Oharra: jatorrizko aplikazioa ez dago euskaraz baina lanean ari gara ahalik eta arinen sortzeko. Barkatu eragozpenak.

SarePrint. UPV/EHUn inprimatzeko era berria

Nork erabil dezake SarePrint?

Baldintza bakarra UPV/EHUko kide izatea da.

Non inprima dezaket?

Inprimatzeko agindua edonondik bidal daiteke edozein euskarri erabilita:

  1. "zuzen inprimatzeko" informatika gelako ordenagailuetatik: "SarePrint" inprimagailua hautaturik.
  2. zure ordenagailutik, mugikorretik, tabletetik, etxeko ordenagailutik… SarePrint web orrian sartuta.
  3. zure UPV/EHU posta elektronikotik sareprint@ehu.eus-era zure lana bidaliz.

Ez duzu inprimagailurik ez driverrik instalatu behar.

Gogoratu: koloretan, A3 formatuan edota alde-bakarretan inprimatzeko, informatika gelatik bidali behar dituzu lanak (1.puntua)

Zer egin behar dut inprimatzeko?

  1. Sartu hemen: sareprint.ehu.eus
  2. Idatzi unibertsitateko erabiltzaile izena eta pasahitza (LDAP kredentzialak).
  3. Sartu dirua zure saldoan ordainketa pasabidearen bidez Unean gastatuko duzuna sar dezakezu, edo diru gehiago hurrengoetan saldoa izateko.
  4. Eman zure lana inprimagailura bidaltzeko agindua.
  5. Nahi duzunean, eta sistema honetako inprimagailuaren alboan zaudenean*, berriro sartu programan eta lana askatu. Inprimagailuaren paneletik egin dezakezu, unibertsitateko ordenagailu batetik edo mugikorraren edo tabletaren bidez sareprint.ehu.eus gunean sartuta. Une horretan kenduko zaizu saldotik ordaindu beharrekoa.

Oharra: 72 ordu dituzu lana inprimagailutik ateratzeko; horrela egin ezean, ezabatu egingo da.
 

Edozein gauza inprima dezaket?

Agindua emateko erabilitako bitartekoaren arabera, formatu bat edo beste bat onartzen du:

  • SarePrint puntu hurbil bat daukan informatika gelako ordenagailu batetik bidaltzen baduzu (Bibliotekako campuseko gela, Medikuntza eta Erizaintza fakultateko korridoreko gela edo zientzietako ikasleen informatika gela, GKZ fakultateko Ikasketa Gela, edo Irakasleen eskolako informatika gela), edozein artxibo mota inprima dezakezu (puntu horretan erabilgarriak daudenen artean) eta baita hautatu tamaina eta aukerak (A3 edo A4, zuri-beltzean edo koloretan, alde batean edo alde bietan).
  • Beste edozein ekipo erabiltzen baduzu, web bidez edo posta elektronikoz bidali behar duzu artxiboa eta aukerak mugatuta daude: irudiak (jpg, tiff, gif…) edo pdf-ak izan behar dira, eta A4, zuri-beltzean eta bi aldetatik formatuan baino ezin dira inprimatu. Kasurik gehienetan programak izaten du PDF formatuan gordetzeko aukera, baina etxean bazaude eta ez badakizu nola egin, aukera bat PDF creator erabiltzea da.

Beste tamaina batean edo koloretan inprimatu nahi baduzu, Argitalpen Zerbitzuan daukazu horretarako aukera, bibliotekaren beheko aldean.

Non eta zelan eskuratu lana inprimagailuan?

Eskaneatu eta fotokopiak, unean bertan, inprimagailuan egon behar baitzara horretarako.

Baina artxiboak, berez, ez dira zuzenean inprimatzen. Agindua nahi duzunean eman dezakezu, edozein tokitatik, eta, ondoren, inprimagailuan bertan zaudenean eskuratu lana.

Lana eskuratzeko, inprimagailuko paneletik bertatik egin dezakezu edo sareprint.ehu.eus gunera joan eta inprimatu dioen tokian sakatu. Une horretan kenduko zaizu saldotik ordaindu beharrekoa.

OHAR GARRANTZITSUA: Lana eskuratzeko agindua inprimagailuan bertan zaudenean eman behar duzu, lana galdu ez dadin. Gure asmoa lagungarri izatea da, baina lanen bat galtzen bada, unibertsitateak ez du bere gain hartuko galera.

Edozelan ere, inprimagailuan aurkitzen diren lanak atezaintzan gordetzen dira, eta 15 egun pasatu eta gero hartu ez badira, suntsituko ditugu. 

Agiriak fotokopiatzea eta eskaneatzea

Inprimatzeko aukeraz gain, inprimagailuan bertan fotokopiak egiteko eta eskaneatzeko aukera daukazu. Horretarako, inprimagailuko panelaren bidez sartu behar duzu SarePrintera, LDAPa zehaztu eta jarraibideak bete.

Gogoan izan fotokopiak egiteko saldo nahikoa izan behar duzula (fotokopiatzeko prezioak inprimatzeko berak dira); eskaneatzea doan da.

Eskaneatutako agiriak zuzenean bidaliko ditu PDF formatuan zure posta elektronikora.