Edozein gauza inprima dezaket?

Agindua emateko erabilitako bitartekoaren arabera, formatu bat edo beste bat onartzen du:

  • SarePrint inprimatzeko gune hurbil bat daukan informatika geletako edo biblioteketako ordenagailu batetik bidaltzen baduzu, edozein artxibo mota inprima dezakezu eta baita hautatu tamaina eta aukerak (A3 edo A4, zuri-beltzean edo koloretan, alde batean edo alde bietan).

    Eraikina Zuzen inprimatzeko informatika gela Lekua
    Medikuntza eta Erizaintza Fak. Medikuntza eta Erizaintza fakultateko korridoreko gela 1. solairua-korridorea
    (ordenagailu gunearen eta atezaintzaren alboan)
    Zientzia eta Teknologia Fak. Zientzietako ikasleen informatika gela 1. solairua-korridorea
    (erabilera libreko ordenagailu gelaren parean)
    Biblioteka Bibliotekako campuseko gela 0 solairua-korridorea
    (campuseko ordenagailu gelaren alboan)
    Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fak. GKZ fakultateko ikasketa gela 1. solairua-korridorea
    (Atezaintzako atarian)

    Bilboko Hezkuntza Fak.

    Ikasleen informatika gela 0 solairua-korridorea
    (idazkaritzaren Gunea, informatika gelaren ondoan)
    Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Basurtuko irakasgunea Ordenagailu gela 1. solairua-korridorea
    (Atezaintzako atarian)
    Arte Ederren Fakultateko, Bilboko Ingeniaritzako Eskolako, Leioako biblioteka zentral, Koldo Mitxelena eta Carlos Santamariako Biblioteketako geletako lan estazioak
  • Beste ekipo batetik erabiltzen baduzu, web bidez edo posta elektronikoz da, eta mugatua dago. Kasu horretan, artxibo irudiak (jpg, tiff, gif…) edo pdf-ak onartzen ditu, eta A4 formatuan, zuri-beltzean eta bi aldetatik bakarrik inprima daiteke. Programa gehienek PDF formatuan gordetzeko aukera izaten dute, baina etxean bazaude eta hori egiteko modurik topatzen ez baduzu, aukera bat da PDF creator erabiltzea.

Gainerako tamaina, kolore eta abarretarako, Argitalpen Zerbitzua duzu (Biblioteka eraikineko sarreran).