Nola identifikatu SarePrint toki batean txartel batez?

“Kontakturik gabe” teknologia duen (MIFARE o RFID) edozein txartel erabil dezakezu: Barik, ikasle txartela, … Txartel horrek identifikatzeko bakarrik balio du, ez ordaintzeko, ordea.

  1. Lehen erabilera (sisteman erabili ez den kontakturik gabeko txartela)
    • Txartela irakurgailutik pasatzean, zure kredentzial korporatiboen bidez identifikatzeko eskatuko dizu (txartela SarePrint-eko kontuarekin batzeko).
    • Berriro erabili behar duzunean, PIN bat sartzeko eskatuko dizu (“tandem osatuko duena” aurreko urratsean batutako txartelarekin).
    • Txartela-PIN “tandema” erabil dezakezu jada SarePrint sistema duen edozein ordenagailutan identifikatzeko.
  2. Bigarren erabilera (SarePrint kontuarekin batutako txartela)
    • Pasatu txartela irakurgailutik.
    • Sartu batutako PINa.
    • Erabil dezakezu jada SarePrint.
  3. Txartel bat sisteman alta emanda izan eta aldatu nahi baduzu (kontuan hartu lehen zenuena baliogabetuko duela)
    • Txartela irakurgailutik pasatzean, berriro eskatuko dizu zure kredentzial korporatiboen bidez  identifikatzeko, txartela SarePrint-eko kontuarekin batzeko.
    • Txartela-PIN “tandema” erabil dezakezu jada SarePrint sistema duen edozein ordenagailutan identifikatzeko.  Lehengo PINa gordeko dizu.
  4. Batutako PINaren aldaketa
    • Sartu hemen: sareprint.ehu.eus. Identifikatu UPV/EHUko zure kredentzial korporatiboen bidez.
    • Zure PINa berrasieratu dezakezu  “Cambiar detalles – cambio de tarjeta/PIN ID” atalean.

PINa berrasieratzeko pantaila