Kontua deuseztatu eta zenbatekoak itzultzea

Pertsona batek UPV/EHUko kide izateari uzten badio, SarePrint kontua erabiltzen jarrai dezake ikasketak amaitu dituen urteko abenduaren 31ra arte. Egun horretan, gure unibertsitatean matrikularekin loturarik ez duten kontu guztiak ezabatuko dira.

Bi eurotik gorako saldoa duten kontuek saldoa itzultzea eskatzeko eskubidea izango dute; horretarako, deialdi bat irekiko da matrikulazio prozesua amaitutakoan.

Baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiei jakinaraziko zaie, posta elektronikoz, unibertsitateko posta kontuan, eta egoeraren eta itzulketa eskatzeko jarraibideen berri emango zaie, halakorik behar izanez gero. Web atal honetan ere egongo da eskuragarri.