Non inprima dezaket?

Inprimatzeko agindua edonondik bidal daiteke edozein euskarri erabilita:

  1. "zuzen inprimatzeko" informatika gelako ordenagailuetatik: "SarePrint" inprimagailua hautaturik.
  2. zure ordenagailutik, mugikorretik, tabletetik, etxeko ordenagailutik… SarePrint web orrian sartuta.
  3. zure UPV/EHU posta elektronikotik sareprint@ehu.eus-era zure lana bidaliz.

Ez duzu inprimagailurik ez driverrik instalatu behar.

Gogoratu koloretan, A3 formatuan eta alde batean inprima daitekeela, lanak aukera horiek dituen inprimagailu bati lotutako informatika geletatik (Biblioteka Campuseko ikasgela, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko korridoreko ikasgela,  Zientzietako ikasleen informatika ikasgela, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasketa gela) inprimatzeko bidaltzen dituzunean.