Etengabeko prestakuntza ikastaroak

Etengabeko prestakuntza ikastaroak ezagutzak, konpetentziak eta trebetasunak eguneratzeko, espezializatzeko, birziklatzeko eta zabaltzeko antolatuak dira, eta ikasleen prestakuntza jarraitua dute helburu. Ikastaro hauek 20 ECTS kreditu izango dituzte gehienez, eta ikasleak onartzeko irizpideak antolatzaileek berek zehaztuko dituzte eta, ondoren, dagokion Batzordeak onartu.

Era berean, ikastaro hauen bitartez erantzun nahi diegu enpresa, toki eta autonomia korporazio, fundazio eta beste edozein erakunde publiko edo pribaturen eskaerei.

Pozarren informatuko zaitugu zure interesekoak izan daitezkeen ikastaro, master eta graduondoko berriez, edo haiekin zerikusia daukaten bestelako kontuez (hitzaldiak, ekitaldiak, bekak, irteera profesionalak, praktikak egiteko aukerak etab.). Gure komunikazioak jaso nahi badituzu bidali zure datuak.