Ohiko galderak
- 1. Zer dira etengabekoprestakuntza ikastaroak?
- 2. Zenbat kreditu dituzte etengabeko prestakuntza ikastaroek?
- 3. Nork egin ditzake etengabeko prestakuntza ikastaroen proposamenak?
- 4. Zer organok onartu behar ditu proposamenok?
- 5. Zer agiri aurkeztu behar dira ikastaroa emateko proposamenarekin batera?
- 6. Zer baldintza bete behar dira ikastaro horiek egiteko?
- 7. Ba al dago ikastaro horietarako gutxieneko ikasle kopururik?
- 8. Lor al daiteke berezko titulu edo master ofizial bat etengabeko prestakuntza ikastaro gisa ematen diren moduluak banan-banan eginda?
- 9. Beharrezkoa al da ikastaro horietarako batzorde akademiko bat sortzea?
- 10. Nola kudeatzen da ikasleen matrikulazioa?
- 11. Nahitaezkoa al da ikastaroaren amaierako memoria aurkeztea?
- 12. Nola ordainduko zaie ikastaro hauetako irakasleei?
- 13. Nola ordainduko zaie UPV/EHUko irakasleei?
- 14. Nola ordaintzen zaie UPV/EHUkoak ez diren irakasleei?
- 15. Ikastaroa amaitutakoan titulu edo ziurtagiririk ematen al da?
- 16. Sina al daitezke lankidetza hitzarmenak enpresa edo instituzioekin?
1. Zer dira etengabekoprestakuntza ikastaroak?
Ezagutzak eguneratzeko, birziklatzeko eta zabaltzeko eta horietan espezializatzeko ikastaroak dira eta ikasleei prestakuntza osagarria eta jarraitua ematea dute helburu.
2. Zenbat kreditu dituzte etengabeko prestakuntza ikastaroek?
Ikastaro hauek gehienez 20 ECTS kredituko iraupena izango dute eta emateko proposamenean adierazten den egutegiari jarraituko diote.
3. Nork egin ditzake etengabeko prestakuntza ikastaroen proposamenak?
Errektoreak, errektoreordetzek (materiaren arabera), ikastegiek (UPV/EHUrenak berarenak eta atxikiak), sailek eta unibertsitateko institutuek (UPV/EHUrenak berarenak, mistoak eta atxikiak) aurkez ditzakete etengabeko prestakuntzako ikasketak eta ikastaro osagarriak emateko proposamenak.
4. Zer organok onartu behar ditu proposamenok?
Programaren arabera 10 kreditu baino gehiago ez dituzten etengabeko prestakuntza ikastaroak dagokion Batzordeak onartu ondoren emango dira. Organo horrek baimendutako ikastaroei buruzko txosten bat bidaliko dio hiru hilez behin Gizarte Kontseiluari, dagozkien prezioak baliozkotzeko; prezioek ezin izango dute 200 eurotik gorakoak izan kredituko.
5. Zer agiri aurkeztu behar dira ikastaroa emateko proposamenarekin batera?
Proposamen jatorrizkoa organo proposatzailearen arduradunak sinatu beharko du.
Ikastaroa UPV/EHUren ikastegi batean egiten bada, aurkeztu behar da ikastegiko zuzendaritzarekin sinatu den hitzarmena lokalak erabili ahal izateko.
6. Zer baldintza bete behar dira ikastaro horiek egiteko?
Ikastaroak emateko proposamenean jasotakoak.
7. Ba al dago ikastaro horietarako gutxieneko ikasle kopururik?
Bai. Gutxienekoa 5 ikaslekoa da. Alabaina, berezko tituluen edo master ofizialen ikasketa planetako moduluek, etengabeko prestakuntzako irakaskuntza edo ikasketa osagarri gisa eskainitakoek, dagokion proposamenean finkatutako gutxienekoa izango dute.
8. Lor al daiteke berezko titulu edo master ofizial bat etengabeko prestakuntza ikastaro gisa ematen diren moduluak banan-banan eginda?
Ez. Hala ere, prozedura honen bidez gainditutako moduluak onartu edo baliozkotu egin ahal izango dira berezko titulua edo dagokion titulu ofiziala lortzeko. Ikasketa planeko kredituen % 30 onartu edo baliozkotu ahal izango dira, gehienez.
9. Beharrezkoa al da ikastaro horietarako batzorde akademiko bat sortzea?
Ez. Etengabeko prestakuntza ikastaroek ez dakarte batzorde akademikoa sortzeko proposamenik, nahiz eta beti izendatu behar izango den zuzendari akademiko bat UPV/EHUko langileen artetik.
10. Nola kudeatzen da ikasleen matrikulazioa?
Ikasleen matrikula oso-osorik organo proposatzaileak gestionatuko du eta irakaskuntzaren antolatzaileak adieraziko du non eta nola egin. Ikasleek matrikularen zenbateko osoa sartu beharko dute kasuan kasu zehaztuko den gune organikoaren kontuan.Matrikula amaitutakoan, zuzendaritza akademikoak sarrera horiek esleitzeko eskatuko dio kontabilitate zerbitzuari. Sarrera horiei % 12ko atxikipena egingo zaie; % 10 Unibertsitatearen gastu orokorrei dagokie eta gainerako % 2a, berriz, Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Unitateari.
11. Nahitaezkoa al da ikastaroaren amaierako memoria aurkeztea?
Bai, beti. Ikastaro bat antolatuz gero, proposamen bat egin eta amaierako justifikazio memoria bat prestatu behar da. Biak eredu normalizatuan egin behar dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta webgunean jarri, deskargagarri gisa.
12. Nola ordainduko zaie ikastaro hauetako irakasleei?
Eskola ordu bakoitzaren prezioa ikastaroa emateko proposamenean jasoko da. UPV/EHUko irakasleek diru sarrerak izan ditzakete etengabeko prestakuntza ikastaroen kontura, ikasketa ofizialetako irakats betebeharrak bete dituzten eta ikasketa ofizialotan benetan eman dituzten gehiegizko kredituengatik.
Master ofizial baten ikasketa planean dauden etengabeko prestakuntza ikastaroetan, unibertsitateko irakasleei ezin izango zaie ikastaro horietan eskolak emateagatik ordaindu, horiek irakaskuntza enkarguan sartzen baitira.
13. Nola ordainduko zaie UPV/EHUko irakasleei?
Ikastaroak ematen eta administrazio kudeaketako lanak egiten parte hartzeagatik UPV/EHUko langileei egin beharreko ordainketak nominaren bidez egingo dira, indarreko araudi espezifikoaren arabera.
Ikasturtea amaitutakoan, behin-behineko likidazio osoa egingo da, Unibertsitateko berezko ikasketetan emandako eskolak aintzat hartuta, eta, hala badagokio, dagokion ikasturteko irakaskuntza soberakinak alderatuko dira. Likidazio horren emaitzan oinarrituta, legozkiokeen zenbatekoen ordainketa edo atxikipena egingo da nominan.
Eragindako irakasleei behin-behineko kitapen osoaren berri eman behar zaie, eta 10 eguneko epea izango dute alegazioak egiteko. Epe hori igarotakoan, inork ez badu alegaziorik egin, edo egindakoei buruzko erabakiak eman ondoren, kitapena behin betikoa izango da.
14. Nola ordaintzen zaie UPV/EHUkoak ez diren irakasleei?
UPV/EHUkoak ez diren irakasleei une jakin bakoitzean indarrean dagoen PFEZ kontura atxikita ordainduko zaie.
15. Ikastaroa amaitutakoan titulu edo ziurtagiririk ematen al da?
Unibertsitateko etengabeko prestakuntza ikastaroetako ikastaro edo mintegietara erregulartasunez joanez gero, \"Bertaratze ziurtagiria\" emango da. Aipatu ikasketetan ebaluazio prozedura bat ere baldin badago, gainditzen dutenei \"Aprobetxamendu ziurtagiri bat\" emango zaie.
UPV/EHUren ziurtagiriak hartu ahal izateko, ikasturte bakoitzerako Gizarte Kontseiluak onartzen dituen tarifak ordaindu beharko dira.
16. Sina al daitezke lankidetza hitzarmenak enpresa edo instituzioekin?
Bai. Hitzarmenak sinatu ahal izango dira ikasleek praktikak egin ahal izateko, finantziazioa lortzeko, lokalak erabiltzeko edo beste edozein arrazoitarako.
Doktoregoko Azpibatzordeari dagokio hitzarmen horiek onartzea. Baimendutakoan, ikasketak proposatu dituen unibertsitate organo edo egiturako ordezkariak sinatuko ditu, edo, organo horrek berak eskuordetuta, tituluaren arduradun den irakasleak.