Irakasleentzako ikastaro espezifikoak

Prestakuntza-jarduera espezifikoak antolatzen dira irakasleentzat, ezgaitasunak dituzten ikasleekin komunikazioa eta emandako arreta hobetzeko baita irakaskuntza-metodologia inklusiboak erabiltzea ahalbidetuko dieten tresnak ere eskura ditzaten.

Asperger Sindromeari buruzko saioa online unibertsitateko irakasleentzat

Irakasleentzat - nahaste psikikoei buruzko saioa online

Ez dago ikastaro hauen deialdi irekirik

Gaixotasun arraroei buruzko online prestakuntza saioa Unibertsitateko irakasleentzat

Ez dago ikastaro hauen deialdi irekirik

Dislexiari buruzko online prestakuntza saioa unibertsitateko irakasleentzat

Ez dago ikastaro hauen deialdi irekirik

Esteka: Saioari buruzko informazioa 2020-2021 ikasturtea

Asperger sindromea (AEN) eta arreta gabeko nahastea eta hiperaktibitatea (AGNH) duten unibertsitateko ikasleen tutoretzarako on line prestakuntza-saioa

Ez dago ikastaro hauen deialdi irekirik

Aniztasunerako Ikuspegi Berriak. Irakasleentzako ikastaroa

UPV/EHUn gero eta handiagoa da desgaitasunak dituzten ikasleen kopurua eta unibertsitateko ikasgeletan aniztasuna errealitate bat da. Goi mailako Hezkuntzaren Europako Esparruaren  ikasketen ezarpenak ezagutzetan oinarritutako irakaskuntzatik konpetentzian oinarritutako ikasketetarako aldaketa ekarri du. Garai honetan irakaslea metodologia berriak eta ebaluaketa modu berriak erabiltzen hasia da.

Ikastaro honen bitartez irakasleak aniztasunaren ikuspegi desberdinak ezagutuko ditu, desgaitasunaren, aniztasun funtzionalaren kontzeptua, aurrekariak eta egun hezkuntza inklusiboak duen garrantziaz ohartzeko baliagarria izango da. Ikasgeletan eta ikaskuntzan egon daitezkeen oztopoak identifikatuko ditugu. 

Ez dago ikastaro hauen deialdi irekirik

Ikastaro online, doako eta irekia: “Materiales digitales accesibles”

“Materiales digitales accesibles” ikastaro online, doako eta irekia antolatzen du, UNED-en ONCE Fundazioa Kanalak antolatua.

Ikastaroak 5 asteko iraupena du, ez dira aurretiko ezagutzak eta ikasle bakoitzak ikasitakoaren akreditazioa lortzeko aukera du.

Erabilterrazak diren hezkuntza material diseinuari buruzko prestakuntza saioa online

Unibertsitateko irakasleei zuzentzen den on line saioa da. Irakaskuntzan erabili daitezken hezkuntza materialak guztientzako diseinu eta irisgarritasun irizpideak betetzea du helburu.

Ikastaroaren helburuak hurrengoak dira:

  • Erabilerraztasun kontzeptu orokorra ulertzea
  • Erabilerraztasun estandarra betetzen duen irizpidea betetzen duen hezkuntza materialak osatzea
  • Hezkuntza material ez erabilerrazak erabilerrazean bihurtu Microsoft Office programaren bitartez
  • Testeo automatiko programen bidez hezkuntza materialak erabilerrazak diren frogatu.
Ez dago ikastaro hauen deialdi irekirik

Pertsona gorrekin komunikatzeko estrategien gaineko ikastaroak

"Pertsona gorrekin komunikatzeko estrategiak" iralkasleei zuzendutako ikastaroak antolatzen dira, ikasle gorrak matrikulaturik dauden unibertsitateko zentroetan.

Ez dago ikastaro hauen deialdi irekirik

Ikasi Zeinu Hizkuntza online irakasleentzat

Unibertsitateko irakasleei zuzendutako zeinu hizkuntza online ikastaroak.

Ikastaro honekin pertsona gorren ezaugarri nagusiak zein diren ezagutu eta komunikaziorako estrategiak landuko dira. Zeinu hizkuntza bera da jardunbide egokiak praktikan jartzeko baliabidea eta lengoaia.