Ikasturte aldaketa: 2026/27 eGelan aurreko ikastaroen segurtasun-kopiak berreskuratzea
Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere berreskura daitezke eGela 2026/27ko ikasgeletan aurreko ikasturteetako segurtasun kopiak.
Eskatu baino lehen
Lehenengo eta behin, gomendatzen da eGela 2026/27 gela birtualean materialik ez dagoela konprobatzea. Materialik izanez gero, bikoiztuta agertuko lirateke gela birtualean eta ezabatzea irakaslegoak eskuz egin beharreko lana izango litzateke, hau da, baliabidez baliabide.
Behin konprobatuta, eskaerak Ikasgela Birtualen Kudeatzailea‐ren bidez (https://gestion.ehu.eus/gav) egiten dira.
GARRANTZITSUA
Gomendatzen da:
- Lehenik eta behin eGela 2026/27 gelan materialik dagoen ala ez konprobatzea
- "Nire biltegia" zerrendan aukera egiterakoan zuhur jokatzea.
Berreskuratzerakoan sistemak ez du kontrolatzen:
- eskatutako irakasgaia egokia den ala ez,
- hizkuntz berekoa den ala ez,
- lehen beste edukien karga eskatu den ala ez.
Behin berreskuratuta, oker aukeratuz gero, materialak ezabatzea irakaslegoak eskuz egin beharreko egitekoa izango da, hau da, errekurtsoz errekurtso.