Webex bideokonferentzia zerbitzu berriaren aurkezpena

Webex aurkezpena

Irailaren 1etik aurrera, Webexek Blackboard Collaborate ordezkatuko du bideokonferentzia zerbitzu gisa (https://ehu.eus/bilerak).

Esteka honen bidez, eGelaPIren EHUedonondik ikastaroko atalera sar zaitezke. Bertan, tresna hori aurkezteko uztailaren 26an eta 27an egindako saioen grabazioak daude (gaztelaniazko eta euskarazko saioak, hurrenez hurren). Tresna berri horri buruzko kontsultak egiteko foro bat ere badago.

Eskuliburuena eskuragarri dago atal honetan (ikus ondorengo dokumentuak).

Deialdi irekiak

Berriak - eCampus

Bordeleko Unibertsitatea Euskampus Fundazioan sartu da

Lehenengo argitaratze data: 2017/06/30

Pasa den asteartean, Bordeleko Unibertsitateak gauzatu zuen Euskampus Fundazioaren patronatuan sartzea. Atxikimendu dokumentua sinatzea izan zen Frantziako hirian egindako III. Bordeaux-Euskampus Sinposioaren mugarrietako bat. UPV/EHUko, Bordeleko Unibertsitateko eta Euskampus eta IdEX-Bordeaux ekimenen bazkideetatik etorritako 340 pertsonak parte hartu zuten jardunaldi horietan. Bertan hainbat proiektu aurkeztu ziren, unibertsitate biek bultzatzen duten mugaz haraindiko campusaren sendotze eta etorkizuna erakusten dutenak.