eCampus

Berriak - eCampus

Nobedadea: eGela eta eGelaPIko geletan

Bilera birtualak gauzatzeko tresna berria eskuragarri!! (Blackboard Collaborate Ultra)

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/13

Hasi berri den 2018/19 ikasturte honetan, eGela (http://egela.ehu.eus) eta eGelaPI (http://egelapi.ehu.eus) plataformetako gune guztientzat bilera birtualak gauzatzeko Blackboard Collaborate Ultra (BBC)  tresna berria eskuragarri duzue. Tresna honekin gela birtualetan ikasle eta irakasleen arteko online komunikazioa erraztea lortzen da, informazio/ prestakuntza saioen,  tutoretza birtualen, bilera birtualen etab. bidez.

Ondoko estekan erabilerari buruzko oinarrizko informazioa duzue, BBC era erraz batean erabiltzen hasteko:

Laster, eCampuseko web orrian (www.ehu.eus/ecampus) tresna honi buruzko informazio zabala argitaratuko dugu.