Webex bideokonferentzia zerbitzu berriaren aurkezpena

Webex aurkezpena

Irailaren 1etik aurrera, Webexek Blackboard Collaborate ordezkatuko du bideokonferentzia zerbitzu gisa (https://ehu.eus/bilerak).

Esteka honen bidez, eGelaPIren EHUedonondik ikastaroko atalera sar zaitezke. Bertan, tresna hori aurkezteko uztailaren 26an eta 27an egindako saioen grabazioak daude (gaztelaniazko eta euskarazko saioak, hurrenez hurren). Tresna berri horri buruzko kontsultak egiteko foro bat ere badago.

Eskuliburuena eskuragarri dago atal honetan (ikus ondorengo dokumentuak).

Deialdi irekiak

Berriak - eCampus

Segurtasun-kopia zaharren ezabatzea eGelan

Lehenengo argitaratze data: 2022/12/20

Gelaren erabilera orokortu egin da UPV/EHUn, eta gela horietako datuen segurtasun-kopien bolumena eta kopurua gero eta handiagoa da. Hori dela eta, segurtasun-kopia zaharrenak ezabatzeko protokolo bat ezarriko da, espazioa askatzeko eta zenbait prozesu arintzeko. 

2023ko urtarrilaren 31tik aurrera, 4 ikasturtetik gorako antzinatasuna duten segurtasun-kopiak ezabatuko dira. Eta 2023tik aurrera, urtero, ekainean, hurrengo ikasturtean lanean hastean, ikasturte zaharrenari dagozkion segurtasun-kopiak ezabatuko dira, azken lauak beti eskuragarri izateko.  Erantsitako dokumentuan daude ezarritako protokoloaren xehetasunak eta segurtasun-kopia zaharrenak gorde nahi dituzten pertsonentzako jarraibideak.  Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan EAZren bidez: https://www.ehu.eus/eaz.