Ekintzailetza

Unibertsitateak eta erakundeek ikusi zuten beharrezkoa zela egitura batzuk sortzea jakintza iturburuetatik gertu, arlo akademikotik sortutako proiektuak enpresen errealitatera eramateko. Horrela sortu ziren ekimen hauek. Hona hemen haien helburu nagusiak:

  • Enpresa ekimenaren kultura sortu eta zabaltzea.
  • Jakintzaren transferentzia areagotzea.
  • Ingurune ekonomikoa eta enpresariala hurbiltzea.
  • Enpresa ekimenak ekarriko dituzten ideien sorkuntza sustatzea.
  • Enpresa proiektuak dituzten pertsonak lagundu eta aholkatu.
  • UPV/EHUko Enpresa Zentroetan sortutako enpresak kokatzea.