Antzerkia

ANTZERKI-IKERKETA. III Jardunaldia

Urriak 23. Micaela Portilla Ikergunean

Lehenengo argitaratze data: 2023/11/02

Joan den astelehenean, urriaren 23an, Antzerki Ikerketarako III. Unibertsitate Jardunaldia izan zen, Antzerki Ikerketako Unibertsitate Gelak eta Filologia eta Historia Sailak antolatua, Carmen Gil Fombellida (AIUGeko arduraduna) eta Ane Zapatero Molinuevo sail bereko irakasleen koordinazioarekin. Horretarako, Arabako campuseko Errektoreordetzaren eta Letren Fakultatearen laguntza ekonomikoa jaso da.

Jardunaldia Arabako Campuseko Kultura eta Kirol arduradun Víctor Amadok aurkeztu zuen, eta irekiera-hitzaldi batean egituratu zen, Esther Lázaro ikertzailearen (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) eskutik. Lau hitzaldi izan ziren, horietako bi MCarmen Encinas eta MCarmen Solanas irakasleek emanak, biak EHUkoak, eta beste biak, deialdi honen helburuetako bat betez, Filologia eta Historia Saileko doktoregai Irati Calvo Martínezek eta Fran Contrerasek emanak.

Amaierako jarduera praktikoa, Arthur Miller antzerkigilearen testu baten irakurketari buruzkoa, AIUGeko ikasleen parte-hartzearekin, Teresa Calo Fontán aktore eta antzerkigileak zuzendu zuen.

Bertaratuek Micaela Portilla eraikineko Areto Nagusia bete zuten, eta Letren Fakultateko maila ezberdinetako 140 ikasle inguru bildu ziren.