Kontzertua Pabiloian: PETTI (& etxeko uzta)
Noiz eta non
2025/12/10, 19:00
Deskribapena
Etxeko uzta diskoan Pettik bere alderdi elektriko eta zuzena erakutsi nahi izan du, Neil Youngek bezala hor nonbait erdi-ezkutuan gordeta zuen hori: kantu sakonak, elektrikoak, gitarreroak, erritmikoak eta bihotzetik urdailera jotzen dutenak, batzuetan Tom Waits edo Mikel Laboa gogora ekartzen dituztenak. Eszenatokietan ondutako alderdia zuen hau, baina orain arte diskoan argitara eman gabea. Lan honetan Berako musikari taldea dago –Fernan eta Joseba Irazoki, Iñigo eta Maikel-, Pettiren alboan beti izan direnak eta hamaika lehiatan –M-ak, Onddo…- jorratutakoak.