KONTZERTUAK PABILOIAN, 2026KO OTSAILETIK APIRILERA
Lauhileko honetan hiru kontzertu ospatuko dira Arabako Campuseko Pabiloian, Arabako Errektoreordetzaren eskutik, campuseko komunitate osoari irekiak. Sarrera dohain da.
Kontzertuak hauexek dira:
Otsailak 11, 19:00
MOUNDRAG
Martxoak 4, 19:00
PELAX
Apirilak 22, 19:00
48280
Kontzertu bakoitzaren kartela egun batzuk arinago zabalduko da EHUTaulan, fakultate edo eskoletako monitoreetan, eta Arabako campuseko eta EHU Kultura Arabako web orrietan.