IRITZI ARTIKULUEN XVII. UNIBERTSITATE LEHIAKETA (2020)

Xabier Iñarra, ganador del certamen en 2020

OINARRIAK

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Errektoreordeak eta El Correok iritzi artikuluen XVII. unibertsitate lehiaketa deitzen dute, honako oinarri hauekin bat etorrita:

 

1.- Deialdiaren helburua

Iritzi artikuluen unibertsitate lehiaketaren helburua da lehiaketara aurkeztutako iritzi artikulu onenak bere kalitateagatik saritzea.

Hala, Campuseko kultur jarduera garatu nahi da eta bertako akademiaz kanpoko jarduera aberasten lagundu ere bai.

 

2.- Parte hartzaileak

Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute nahi duten pertsona guztiek, salbuespen bakarrarekin: ezin izango dute parte hartu aurreko hiru edizioetako lehiaketetan saritutako lanen egileak.

Lehiaketa amaitutakoan, ez da lehiakideekin inolako posta harremanik izango eta ez dira itzuliko lan originalak.

Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar berarekin.

 

3.- Lanen betebeharrak

Artikuluek originalak, argitaratu gabeak behar dute izan, eta beste lehiaketa edo txapelketetan saritu gabeak, gaia “COVID-19a” izanik.

Modalitate bakarra egongo da euskaraz edo gaztelaniaz idatziko artikuluentzat.

Gaiak ideia honekin izango du lotura: “COVID-19a”.

Lan guztiek gutxienez 300 hitzeko eta gehienez 500 hitzeko luzera izango dute.

 

4.- Artikuluen aurkezpena

Lehiaketara aurkeztutako lanak posta elektronikoko eranskin gisa bidali behar dira, aparteko dokumentu batean eta egilearen ezizena jarrita. Hau adierazi behar da mezu elektronikoaren gaian: “Iritzi Artikuluen XXVII. Unibertsitate Lehiaketa (2020)”. Horrekin batera, beste dokumentu bat bidali behar da, ezizen berarekin, eta hor datu hauek zehaztuko dira: egilearen izen-abizenak, NANaren zenbakia, helbidea, telefono zenbakia eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa.

Horiez gain, hirugarren oinarrian ezarritakoa (lana originala, argitaratu gabea eta beste lehiaketa eta beste inongo txapelketa batzuetan saritu gabea izatea) betetzen delako zinpeko adierazpena ere aurkeztu behar da. Adierazpen hori ere mezu elektroniko berean erantsiko da.

​​​​​​​​​​​​​​

5.- Eskariak aurkezteko epea eta tokia

Lanak aurkezteko epea oinarri hauek aurkezten direnean hasi eta 2020ko urriaren 16an amaituko da, etenik gabe.

Ipuinak posta elektronikoz bidali behar dira, helbide honetara: certamenopinión@elcorreo.com.

Jasotako artikulu guztien artetik bat izango da irabazle, gaztelaniaz edo euskaraz, eta EL CORREO, ehukultura araba eta elcorreo.com webgunean argitaratuko da

 

6.- Saria

Lehiaketak sari bat izango du, eta oinarri hauek argitaratu eta hiru astera emango da. Saria 800 eurokoa da eta El Correon argitaratuko da.

Zenbateko honi aplikatuko zaizkio indarreko legeriak ezartzen dituen atxikipen fiskalak.

 

7.- Epaimahaia

Epaimahaia UPV/EHUko informazio profesionalek eta El Correoko kazetariek osatuko dute, eta aurkeztutako artikuluen literatura eta kazetaritza kalitatea baloratu eta, nork bere jakintza eta leialtasunari men eginik, erabakia emango dute.

Lehiaketako epaimahaiaren osaerak errespetatu beharko du generoaren egungo ikuspegiak eskatzen duen parekotasuna.

 

8.- Balioespena eta ebazpena

Lanak baloratzeko, epaimahaiak gutxienez honako irizpide hauek hartuko ditu aintzat:

  • Gaiaren edo edukiaren originaltasuna.
  • Testuaren literatura eta kazetaritza kalitatea.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta kideen gehiengo soilaz hartuko da. Epaimahaiak ebatziko ditu deliberazioak egitean sor daitezkeen gorabehera guztiak. Epaimahaiak hala erabakiz gero, saria eman gabe utz daiteke.

Erabakia 2020ko azaroaren 16an (ostirala) jakinaraziko da, eta UPV/EHUren eta El Correoren webguneetan argitaratuko da.

 

9.- Jabetza intelektuala

Lanak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Errektoreordetzaren jabetzakoak izango dira, beraz, argitara eta erreproduzi ditzake, alde batera utzi gabe apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak  14. artikuluan egileei aitortzen dizkien eskubide besterenezinak.

 

EPAIMAHAIAREN EBAZPENA 2020

Epaimahaia

Ivan Igartua, Zuriñe Ortíz de Latierro eta Pedro Ugarte

Irabazlea

Artikuluaren izenburua:  “Telescopio”

Egilea: Xabier Iñarra San Vicente