MUSIVERSIKA 2019. UPV/EHUko UNIBERTSITATE MUSIKAREN II. LEHIAKETA

EHUkulturak eta Arabako Errektoreordetzak “MUSIVERSIKA” Unibertsitate Musikaren II. Lehiaketa antolatu dugu. Hainbat helburu ditugu: autore eta abeslari gazteak deskubritzea eta sustatzea, kulturaren erakargarritasuna eta estilo guztietako musikagintzaren garrantzia indartzea eta bultzatzea, eta euskal unibertsitate campusetako jakin-nahi kulturalari bide ematea, besteak beste.

Helburuak:

  • Sormena eta musika sustatzea UPV/EHUko ikasleen zeharkako prestakuntzaren funtsezko zati gisa.
  • Kulturalki aktiboagoak eta parte hartzaileagoak izango diren ikasleak sortzen laguntzea.
  • Ikasleek egindako sorkuntza lanei eta artelanei balioa ematea eta sortzen ari diren egitasmoen musika sustatzea eta zabaltzea.
  • Akademiaz kanpoko sorkuntza lana (musikala) sartzea UPV/EHUren kultur eskaintzaren barruan.

 

OINARRIAK

1.    Lehiaketak bi fase ditu.

1. FASEA

2.    Banakako musika proiektuak edo taldekakoak aurkeztu ahal izango dira, betiere gutxienez taldekideetako bat Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko komunitatearen parte bada (ikaslea, AZPkoa edo irakasle eta ikertzailea). Ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hori egiaztatzeko.

3.    Edozein musika estilo edo joeratako musika proiektuak onartuko dira lehiaketan, inolako mugarik gabe.

4.    Musika proiektuetan, talde edo bakarlariaren lanaren bereizgarri den grabazio bat aurkeztuko da. Edozein formatu onartuko da: mp3 edo beste soinu formatu batzuk, YouTubeko kanalerako esteka, Bandcampeko esteka, Soundcloundekoa… Helbide honetara bidali behar da: musiversika@gmail.com.

5.    Musika artxiboez edo estekez gain, honako informazio hau bidali beharko da aurretik aipatutako helbide elektronikora:

  • - Informazio txostena, musika proiektuaren deskribapen labur batekin; taldekideen izen-abizenak adierazi behar dira, baita gutxienez bi telefono zenbaki eta helbide elektroniko bat ere.
  • - Taldearen edo bakarlariaren argazki bat.
  • - Taldearen edo bakarlariaren historia.
  • - Rider teknikoa.
  • - Gutxienez taldekideetako bat unibertsitate komunitateko kide dela dioen egiaztagiria: unibertsitate txartelaren edo matrikularen fotokopia.

6.    Abestiak musika proiektuaren edo taldekideetakoren baten konposizioak izango dira, eta abestien eskubideak ez dira egongo ezein disko etxeren esku edo abestiak zabaltzeko, grabatzeko eta editatzeko eragozpenak edo betebehar ekonomikoak ezartzen dituen beste edozein erakunderen esku.

7.    Jaialdian parte hartzeko, gutxienez lau abesti propioz osatutako errepertorioa izan behar dute musika proiektuek.

8.    Abestiak aurrez aipatutako helbide elektronikora bidali behar dira 2019ko martxoaren 25era bitartean, eta gaian musika proiektuaren izena adierazi behar da (artista edo taldea), baita mezu bakoitzaren zenbakia ere (bidali diren hurrenkeran) baldin eta bat baino gehiago bidaltzen badira.

9.    Antolakuntzak izendatutako batzorde batek 4 musika proiektu hautatuko ditu gehienez, bigarren fasera igarotzeko.

 

2. FASEA

10.   Batzordeak hautatzen dituen lau musika proiektuek lehiaketa/kontzertu batean parte hartuko dute, abestiak zuzenean joz, 2019ko apirilaren 11an, Gasteizko Unibertsitate Pabiloian. Antolatzaileek jarriko dituzte kontzertua emateko behar diren baliabide tekniko guztiak. Taldeek, baina, euren musika tresnak eraman beharko dituzte. Musika tresnaren bat edo beste (bateria, teklatua, etab.) partekatu egingo dira finalisten kontzertuan; horretarako, antolatzaileak taldeekin harremanetan jarriko dira behar besteko aurrerapenarekin. Emanaldietarako beste material espezifiko guztiak (anplifikadoreak, pedalak, etab.) zehaztu egin behar dira, eta, hala badagokio, taldeek eurek eraman beharko dituzte.

11.   Zuzenean joko duten taldeetako kideak inskripzioan agertzen diren berberak izango dira. Aurrez aurkeztutako taldekideren bat ordezkatu edo aldatzeko, justifikazioa aurkeztu beharko da eta antolatzaileek oniritzia eman beharko dute.

12.  Antolakuntzak izendatutako batzordeak erabakiko du zeintzuk dien lehiaketaren irabazleak. Honako sari hauek lortuko dituzte irabazleek:

12.1.     Lehen saria, 700 euro eskudirutan

12.2.     Bigarren saria, 350 euro, bigarren sailkatuarentzat.

12.3.     Ikusleen saria, 200 euro.

12.4.     Diploma, lau finalistentzat.

13.  Gainera, zuzeneko emanaldiko publikoak bozketan parte hartu ahal izango du lau talde finalisten kontzertua amaitu ondoren. Gehiengo soilez puntu gehien lortzen duen taldeak jasoko du publikoaren saria, hau da, 200 euro eskudirutan.

14.  Kontzertua amaitzean jakinaraziko dira irabazleak, eta emaitzak hedabideetan argitaratuko dira.

15.  Parte hartzen duten musika proiektuek antolatzaileak salbuetsita uzten dituzte plagioaren ondorioz edo jabetza intelektualaren arloan indarrean dagoen legediaren beste arau-hausteren baten ondorioz sor daitezkeen erantzukizunetatik.

16.  Lehiaketaren antolatzaileek eskubidea izango dute aurkeztutako lanetako batzuk biltzeko eta sustapen material gisa zabaltzeko. Artistek baimena emango dute beren lanen zati bat eta material grafiko osagarria edozein hedabidetan informazio gai gisa zabaltzeko erabil dadin. Antolatzaileek konpromisoa hartzen dute parte hartzaileei lanak zertarako erabiliko diren jakinarazteko; lanak helburu kulturaletarako erabiliko dira beti, ez irabaziak lortzeko asmoz, eta egile eskubideak errespetatuko dira.

17.  Saria eman eta hurrengo urtean, talde sarituaren emanaldi, grabazio edo erakusketa guztietan, “MUSIVERSIKA 2019 Unibertsitate Musikaren II. Lehiaketako talde irabazlea” aipua adierazi beharko da ahal den guztietan.

18.  Lehiaketaren bi faseetan parte hartzeko, oinarri hauek onartu beharko dira. Antolatzaileek eskubidea izango dute aldaketaren bat egiteko edo proposatutako egun edo lekuetako bat aldatzeko, baldin eta lehiaketa ondo egiteko beharrezkoa dela uste badute. Hori bai, behar bezala emango dute edozein aldaketaren berri.

 

GRUPOS FINALISTAS

Musiversikaren, Unibertsitateko Musikako II. Lehiaketaren antolakuntzak, lehiaketaren finalerako hurrengo talde hauek sailkatzea erabaki du:

  • Zoe
  • Liben Svaart
  • TOC

Aurkeztu diren talde guztiei euren parte hartzea eta izen ematea eskertzen diegu eta zorterik onena opa diegu finalistei.
2019 Musiversikaren finala Apirilaren 11an, osteguna, 18:00etatik aurrera ospatuko du Gasteizko Unibertsitateko Pabiloian.

 

LIBEN SVAART

IN RED es el primer LP de Liben Svaart en solitario tras su paso por Mirror of Truth (grupo de rock de Bilbao) como cantante. En él se condensa lo aprendido del género tras tres años dedicándose a ese género. Anteriormente a ello, Liben componía canciones en acústico, relacionadas con sonidos que remiten al folk y al pop. En este disco explora los sonidos del rock componiendo y produciendo por sí misma, tocando tanto bajo como guitarra y creando la batería mediante software.

 

TOC

Bost gaztez osaturiko rock taldea da TOC, sormenerako eta abesti propioak idazteko gogoetatik jaiotakoa. Baxua eta bi gitarrak elkar trukatuz, bateria erritmo sinpleetan eta batzuetan gozoak eta beste batzuetan amorruz beterikoak diren ahots melodietan oinarrituta dago haien musika. Soinu gordina landutako armoniekin nahasten da, gogora errazak diren melodiak nabarmenaraziz. Abestien sormena prozesu kolektibo bat da. Nahiz eta The Strokes eta The Libertines bezalako talde revivalen eta 70. hamarkadako zenbait taldeen (The Jam, Buzzcocks, The Only Ones, The Stooges...) eragina agertu, gaur egungo eguneratutako eskaintza musikal bat izan daitekeen estilo propioa sortzea dute helburu. Bi urte bitartean Bilboko Kafe Antzokia edo Basauriko Maz festibala bezalako tokietan jo dute eta Cecilia Payne, Lukiek, Sua, Yellow Big Machine, Rural Zombies, Noise Nebula, Arida edo Mahalo bezalako taldeekin egon dira oholtza gainean. Zelan ez aipatu Belakorekin batera izandako kontzertuak, Madrilen (La Rivieran) zein Mungian. Grabaketetan ere murgildu izan dira. Bi single debut grabatu zituzten 2018ko hasieran, Enemies eta Zaratak Saltzen, Javier Letamendiarekin (El Inquilino Comunista, We Are Standard). Lehenengoa Zarata Mondo Sonoro aldizkari digitalean estreinatu zen, Maria Muriedas artistak eginiko bideokliparekin batera. Bigarrena, aldiz, Gaztea Irratian estreinatzeaz gain, BADOK atarian publikatua izan zen Maria Casanueva artistak eginiko bideokliparekin. Orain, Josu Ximun-ekin (Belako) egon dira grabaketetan, euren lehenengoko argitalpena izango denaren “Badau” EPa lantzen. Horren aurrerapen moduan izan dugu Begire zauz bile singlea.

 

ZOE

Música llena de energía y buenas intenciones que destila calidad por los cuatro costados. Nuestro estilo se encuentra a caballo entre el pop y el rock y melodías que entran por el oído a la primera parainstalarse de inmediato en la memoria. Nunca hemos pretendido inventar nada, sólo hacer canciones bonitas en las que cualquiera pueda verseidentificado y reflejado. La música forma parte de nuestras vidas y el grupo es nuestro medio de expresión artística. Este proyecto arrancó allá por el año 1993. Más de 25 años de música han dado para mucho.  A lo largo de todos estos años, no hemos dejado de trabajar muy duro por nuestra pasión, la música. Hemos formando parte de giras y festivales de renombre como "Tour Dial Ron Brugal", "Moncloa Music Festival", "Emergenza Festival", "Eldana Sonora", "Festirock Al Pie del Cañón", "Briviesca Arde", "Sotolargo Summer Festival" o "Hisparock" entre otros muchos. También hemos ganado distintos premios en concursos de grupos. Además hemos pisado los escenarios de todo el país compartiendo tablas en muchas ocasiones con artistas de primera fila como La Cabra Mecánica, La Fuga, David de María, Mago de Oz, Narco, La loca María, Kaotiko, Santi Campillo, La Gripe, El Mentón de Fogarty, La Caja de Pandora, Silencio Absoluto, Rebeca, Merche, Papa Levante, King Africa, Raul, y un montón de "triunfitos" como Hugo, Ramón, Natalia, etc ...y es precisamente esta gran experiencia la que hace que nuestro sonido y directo sea contundente y altamente recomendado. Actualmente contamos con 7 discos a nuestras espaldas y 2 Dvd's en directo.

 

FALLO DEL JURADO

Musiversikaren, Unibertsitateko Musikako II. Lehiaketaren antolakuntzak, aurtengo irabazleak erabaki ditu:

 

  1. Lehenengo saria: TOC 
  2. Bigarren saria: Liben Svaart 
  3. Publikoaren saria: Zoe

Aurkeztu diren talde guztiei euren parte hartzea eta izen ematea eskertzen diegu eta mila zorion irabazleei.