GIDA AZKARRA
| Prozesua | Dokumentazioa |
|---|---|
Informazio bilera2026ko irailak 22, asteartea, 8:30etan. Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Ekitaldi aretoan
|
|
EskaeraEpea: 2026ko irailaren 22tik urriaren 13ra. Prozedura: Eskaera GAUR bidez egingo da, ezkerretan agertzen diren jarraibideak betez. Onartuen zerrenda bat argitaratuko da. Kanpoan gelditu direnen zerrenda ere argitaratuko da, kanporatzearen arrazoia adieraziz. Kanpoan gelditu direnek 7 egun baliodun izango dituzte falta zaien eta oker dagoen dokumentazioa aurkezteko. Epe hori pasatu ondoren, behin betiko zerrenda argitaratuko da onartu eta kanporatuekin.
|
|
Hautaketa prozesuaEpeak: • Fakultateko aurrehautaketa: Urria-azaroa. Fakultatearen aurrehautaketa fasean hau baloratuko da (gehienez ere, 100 puntu): • Eskaera egindako unean onartutako kredituen kopurua >=114 ECTS. Aurrehautaketa fasean 60 puntu gainditzen dituzten hautagaiak hautaketa prozesuaren hurrengo fasera igaroko dira. Bigarren fase honetan, elkarrizketa pertsonalak egingo dira: hautagaien ezaugarri pertsonalak prestakuntza dualaren ibilbidera egokitzen diren ala ez baloratuko da (erantzukizuna, talde lana, ikasteko interesa, laguntasuna, proaktibitatea, autonomia...). Beste hautaketa proba batzuk egin ahal izango dira (aldez aurretik iragarriko dira). Azken fasean, enpresak hautagaia onartuko du. |
|
MatrikulaHasieran, nahitaezko irakasgaietan eta ibilbide duala egingo ez balu egingo lituzkeen hautazkoetan matrikulatzeko aldi ofizialean matrikulatuko da 3. mailako ikaslea. Urrian, eskaera egin beharko du, arestian aipatutako prozedurari jarraituz. Urtarrilean, ikaslea ibilbide duala egiteko aukeratua izan denean, matrikula aldatuko da Idazkaritzan. Hautatua izan ez den ikasleak matrikula egiteko aldi ofizialen matrikulatutako irakasgaiak egingo ditu. |
|
Prestakuntza kontratua
|
|
Ebaluazio sistemaTxandakatzearen bitartez, ikasleek beren lan profesionala gara dezaketen erakundeekin harreman zuzena izatea lortu nahi da, eta etorkizun profesionalean oso erabilgarria izango zaien esperientzia eskuratzea. Ibilbide honetan, ikasleek ezagutza akademikoak arlo profesionalean aplikatuko dituzte. Gainera, ezagutza eta teknika berrien ikaskuntza autonomoa landuko da, benetako egoeretara aplikatzeko. Ebaluazioa egiteko, ikasleak enpresan eginiko egonaldiaren jarraipena egin beharko dute tutore akademikoak eta enpresako begiraleak, eta ebaluazioa haiek egindako txostenetan eta ikasleak eginiko memorian oinarrituko da. Ikasleak, gainera, memoria bat aurkeztu eta defendatu beharko du egonaldi bakoitzean. |
|
I. egonaldia
Urtarrila/otsaila – ekaina: 16 ordu/astean. |
|
II. egonaldiaIraila – abendua: 16h/aste 1. aukera: 2 egun enpresan lanaldi osoan / 3 egun unibertsitatean 2. aukera:4 egun enpresan lanaldi erdian / 3 egun unibertsitatean |
|
III. egonaldiaUrtarrila/otsaila – apirila: lanaldi osoa (guztira 375 ordu)
|
|
GRAL300 ordu Maiatza-ekaina/uztaila |
|
Uko egitea
Ikasleak Prestakuntza Dualeko Aipamena utzi eta ibilbide orokorrera itzuli ahal izango du, betiere Aipamenari lotutako kredituen erdia baino gehiago gainditu ez badu (822/2021 Errege Dekretuaren 22.5 artikulua).
|
|
Araudia
|