enediAIR

Aire-kalitatea eraikuntzan

Aurkezpena

EnediAIR-ek eraikinetako aireztapen sistemak eta airearen mugimendua lokal barruetan aztertzen ditu, bai jariakinen dinamikaren ikuspuntutik eta energiaren ikuspuntutik. Horretarako barne aire kalitatea eta airearen berritzeagatik gertatzen energia eskaera kontutan hartzen dituelarik.

Hau egiteko, zona-anitzeko eta jariakinen dinamika konputazionalean (CFD) oinarritutako eredu matematikoak erabiltzen dira, gas trazatzaileen bidez neurtuko aire emarietan eta eraikinaren airearekiko iragazkortasunaren neurketetan oinarrituz.

Simulazio eta neurketa hauek erabiliz, barne aire kalitate baldintza egokiak mantenduz aire berritzeari dagokion energía eskaera ahalik eta bajuen mantentzen duen aireztapen sistemak aukeratu eta garatzea da helburua.

Ekipamendua

  • Gas trazatzaile sistema. Sistema honen bitartez lokaletako aire emariak zehaztasun handiz neur daitezke. Horretaz gain, aire-berritzearen eraginkortasunarekin erlazionatutako parametroak neur daitezke.
  • “BlowerDoor” deritzon sistema. Honen bidez eraikuntzaren inguratzailearen airearekiko iragazkortasuna neur daiteke, eta ondorioz eraikuntzaren kalitatea balioztatu.
  • Bai aireztapen ahoetan eta local barruko puntuetan aireaen abiadura neurtzeko termoanemometroak.
  • Aireztapen ahoetan emariak modu azkar errazean neurtzeko konoa.

Ikerketa jarduerak

EnediAIR-en ikerkuntza lerro nagusiak ondorengoak dira:

  • Eraikinetan airearen kalitatearen eta honen kalitate txarraren ondorioz sortutako arazoen analisia.
  • Etxebizitzetako aireztapen-sistemen funtzioamenduaren analisirako aireztapen emarien neurketa.
  • Barne aire kalitate baldintza egokiak mantenduz, kostu energetiko eta ekonomikoa ahalik eta gehien murrizteko gai diren aireztapen sistemen analisia eta garapena.
  • Okupatutako zonetan airearen mugimienduaren analisia, gas trazadoreen bidezko teknikekin, konfort indizeen bitartez eta CFD simulazioak erabiliz.