Enplegu-foroak

2021/04/29. COVID-19ak eragindako osasun-egoerak baldintzatuta, Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrez aurreko foroak bertan behera geratu dira. Halere, lan-eskaintzak webgunean izango dira ikusgai.

UPV/EHUk Enplegu Foroak egingo ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzaren eta, hurrenez hurren, campus bakoitzari dagokion Errektoreordetzaren artean antolatuak; Arabakoaren kasuan, Vitoria-Gasteizko Udalarekin elkarlanean.

Foroen  helburua da UPV/EHUko ikasleen eta egresatuen (tituludunen) enplegagarritasuna hobetzea; eta, halaber, gazte horien eta profil jakinen bila diharduten enpresen arteko harremanak ahalbidetzea.

Ikasleentzako oharra:

  • Zenbait enpresek praktikak egiteko aukeren inguruko informazioa eskainiko dute stand-etan.
  • Hainbat enpresek azken ikasturteko ikasleengan interesa dute, gerora euren erakundeetan lan egiteko.

Lanbide
Erakunde laguntzailea