2026/2027 ikasturterako aurretiko izen-ematea
Giza Zientzien Unibertsitate Titulua
Izena emateko orria
Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua egitea erabaki duten pertsonek, lehenik eta behin, AURRETIKO IZEN- EMATEA egin beharko dute, maiatzaren 15etik ekainaren 15ra. Ondoren, behin programan onartuta, MATRIKULA egin ahal izango dute.
ESKAINITAKO PLAZA-KOPURUA
Berrogeita hamar (50) plaza.
IZEN-EMATERAKO BALDINTZAK
- - 55 urte beteta izatea 2026ko urriaren 1a baino lehen.
- - Lan-jarduerarik ez egitea (erretiratua edo antzekoa, etxeko jarduerak...)
DATAK
Epea zabalik maiatzaren 15etik ekainaren 15era eta, ondoren, plaza librerik geratzen bada, kupoa amaitu arte.. **Plazak eskaeraren hurrenkeraren arabera esleituko dira.
SARTZEKO IRIZPIDEAK
Plaza-erreserba kupo 1 (plaza guztien % 15a): adin nagusiei zuzendua.
Plaza-erreserba kupo 1 (plaza guztien % 15a): aldez aurretik unibertsitateko titulaziorik ez dutenei zuzendua.
Gainerako inskripzioak zozketa bidez.
Beraz, 7 plaza izango dira aurrez izena eman duten adin handienekoentzat, eta 7 plaza unibertsitate-prestakuntzarik ez dutenentzat. Aurretik unibertsitate-ikasketarik ez duten pertsonen artean 7 eskaera baino gehiago izanez gero, adinaren irizpidea aplikatuko da.
PROZEDURA
Online hurrengo inprimaki hau betez edo aurrez aurre, Arabako Esperientzia Geletako idazkaritzan.
DATAK
Izen ematea-zabalik egongo da plazak bete arte. **Plazak eskaeraren hurrenkeraren arabera esleituko dira.
ONARTUEN ZERRENDA
Unibertsitate programan onartutako pertsonek baieztapen korrreo elektronikoa jasoko dute ekainaren 19an.
MATRIKULA 2026-2027 IKASTURTEA
MATRIKULAZIO-DATAK:
Onartuak izan diren 1. mailako ikasleek idazkaritzara joan beharko dute ekainaren 22tik 30ra, hurrego dokumentazioarekin
DOKUMENTUAK:
- NAN agiriaren fotokopia
- Karnet neurriko argazki bat.
- Zinpeko aitorpena (pdf ,375,84 Kb)
- Ordainketa-helbideratzea (pdf ,133,84 Kb)
- VItal Fundatzioa inprimakia (pdf ,291,74 Kb)
Dokumentazioa posta elektroniko honetara ere bidal dezakezue: aexperencia.alava@ehu.eus
Gainerako ikasleek beren posta elektronikoan jasotzen duten inprimakia bete beharko dute, data hauetan:
- 2. maila -Giza Zientzien titulua: maiatzak 27-29
- 3. maila - Giza Zientzien titulua: maiatzak 21-25
- 4. maila- Giza Zientzien titulua: maiatzak 07-11
- CUM 1. maila: maiatzak 14-18
- CUM gainerakoak: ekainak 2-14
Epez kanpo jasotako aukerako irakasgaien eskaera guztiak plaza libreak daudenean bakarrik emango dira.
Tasak
Tasa akademikoak
2026-2027 ikasturterako matrikula osoa 1., 2., eta 3. mailan: onartzeko zain (gutxi gorabeherako ideia bat ematearren, 2025-2026 ikasturteko matrikula 513,80 € izan zen).
2026-2027 ikasturterako matrikula osoa 4. mailan: onartzeko zain (gutxi gorabeherako ideia bat ematearren, 2025-2026 ikasturteko matrikula 393,02 € izan zen).
Ordainketa zatikatzea posiblea da.
GIZA ZIENTZIEN IKASKETETARAKO BAKARRIK
Familia ugariko kideak izateagatik tasen murrizketa edo salbuespenerako eskubidea duten ikasleek, ekintza terroristen biktimek, genero indarkeriaren biktimek edo matrikulatutako ikasleek baldin eta %33ko ezintasun maila edo handiagoa badute, egoera hori egiaztatzen duen jatorrizko dokumentua eta berorren fotokopia aurkeztu beharko dituzte. Agiri horretan azalduko da noiz onartu zaion aipatutako egoera eta noiz egin behar duen errebisioa, administrazio egoitzaren ziurtagiria ere aurkeztu beharko da.
GIZA ZIENTZIA IKASKETETARAKO BEKAK
Baliabideen gabeziaren kasuetako matrikularen ordainketarako Laguntza eskatzeko aukera dago. Suposizio honetan murriztapena % 50etako izango litzateke.
Aseguruak
Aseguruak
EHU Ikasle Derrrigorrezkoa da ikasle guztientzako eta matrikularekin egiten da