Call for Papers

 

 

Informazio orokorra

Proposamenak bidaltzeko epea urriaren 20an hasiko da eta otsailaren 3an amaituko da.

Formatuak

  • Ahozko komunikazioa (20 minutu, galderen txanda barne)
  • Posterra

350 hitz kopurua izango da laburpen GUZTIEN muga.

Batzorde Zientifikoak beretzat gordeko du aurkezpenen amaierako formatua (ahozkoa edo posterra erabakitzeko eskubidea. Era berean, egileak komunikazioa gai arlo batean kokatu arren, batzordeak beste batean jar lezake baldin eta komunikazioaren edukia beste arlo batean egotea egokiago dela jotzen badu.

 

Proposamenen bidalketa

Proposamenak formularioa honen arabera bidaliko dira:

FORMULARIOA

 

Ikuskapenerako irizpideak

Proposamenak irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:

  • Helburua irakaskuntzaren hobekuntza eta ikasleen ikaskuntza izatea (zentzu espezifiko edo zabal batean)
  • Literatura eta teoria esanguratsuetan oinarritzea eta horiek erabiltzea
  • Potentzial bat izatea EuroSoTL-eko bertaratutakoen parte hartzea eta euren arteko elkarrekintza bultzatzeko (eztabaida sortzea)
  • Konferentziaren gaiarekin zerikusia izatea
  • Ikuspegi argia eta egitura ondo definitua izatea

 

Aktak

Behin laburpenaren onarpena jakinarazita, amaierako dokumentua bidali beharko da, zeinak 1.500 eta 3.000 hitz bitarteko luzera izango duen.

Amaierako dokumentuak bidaltzeko data muga 2019ko apirilaren 30a izango da.

Onartutako proposamen guztien laburpenak biltzarraren aktetak argitaratuko dira.

Gogoratzeko datak