Hizkuntza aniztasuna

Euskal Herrian hiru hizkuntzatan mintzo gara: euskara, gaztelania eta frantsesa, lurraldea zein den. Euskal Herriko Unibertsitatean, espainiar lurraldean dagoela, horietako bitan hitz egiten dugu. Mundura irteten garenean geure proiektuen berri ematen, ordea, ingelesa erabili ohi dugu.

Europan 200 hizkuntzatatik gora hitz egiten dira eta, kontutan hartuta pertsona guztiek oro bere hizkuntzaz hitz egiteko eskubidea duela, kongresu honetan erakutsi nahi dugu hizkuntza horietako asko entzun eta aditzeko prest gaudela. Aski zail lirudikeen arren, helburu hori lortu ahal da ingelesa lingua franca gisa erabilita idatzizko materialetan eta hirugarren pertsonen laguntzaz baliatuta, hizkuntza berean mintzo ez diren pertsonen arteko zubia egiteko.

Hortaz, kongresuan parte hartuko duten pertsona guztiei eskatzen diegu libre senti daitezela nor bere hizkuntzaz mintzatzeko, unean une erosoen zaion hizkuntza baliatzeko, bai eta hizkuntza ezberdinetako hiztunen arteko komunikazioa erraz dezatela ere.