EuroSoTL 2019

Ikaskuntza-irakaskuntza akademikoaren eremu berriak arakatzen

EuroSoTL-ren Europako hirugarren Biltzarra Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) ospatuko da: hizki konbinazio berri bat hizkuntza zahar baten enborrean txertatzen da. Gure artean tradizio laburrekoa da SoTL izendapena, baina ez bere praktika.

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuen azterketa akademikoaz hitz egitean, modu praktikoan, irakasle eta ikasleen arteko egunerokoan ematen diren prozesuen eta prozeduren ikerketa sakonaz hitz egiten dugu.

Errealitatearen behaketaren bidez hobetu ahal izango litzatekeen zerbait detektatzen dugunean, bere jatorria zein izan daitekeen jakiteko beharra sortzen zaigu, eta hobekuntzarako erabili diren estrategiak ezagutzekoa. Ikerketa eta hausnarketa egin ostean, gure testuinguruan ezarri ahal izango diren ekintzak diseinatuko ditugu, eta emaitzak aztertu eta ezagutaraziko ditugu. Irakaskuntza praktika onenen ezagutzan aurrera egiteko helburuak batzen gaitu.

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesu emankorra izango den biltzar honetan hauek izango dira landuko diren gai nagusiak:

  • Zeintzuk dira SoTL-rentzat eremu berriak?
  • Zer lor dezakegu SoTL bitartez?
  • Nola lagundu dezakegu SoTL indartsu haz dadin?
  • Nola laguntzen die SoTL-ek ikasleei eta erakundeei hazten?
  • Zein lotura garatu beharko luke SoTL-ek?

Herrialde honetara bildu nahi ditugu lan egiteko modu hau jorratzen duten Europako Goi Heziketa Esparruko kideak, bai eta gaztelaniaz edo euskaraz mintzo diren beste herrialdeetakoak ere. Biltzar eleanitza izango den honetan, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez zein frantsesez komunikatuko gara. Aniztasunaren bidetik aberastu gaitezen.