Breadcrumb

Edukia

GRAL edo MALak elkarlanean egiten ari diren ikasleentzako BEKA programa

Aurreko deialdiko arrakastaren ondoren, 22/23 ikasturte honetan, IKDGAZtE beken deialdian 10 plaza gehiago izango ditugu.

Kanpoko erakundeekin elkarlanean egiten ari diren GrAL eta MALak diruz lagunduko ditugu. 30 ikasleri 1.000€ko beka bana esleituko zaie elkarlan proiektua aurrera eramateko, eta beste 1.000€ra arteko diru poltsa bat izango dute, besteak-beste, prototipoak egiteko edo beraien lanaren komunikazioak egiteko kongresuetan.  

Beka deialdi hau 3 campusetara zabalik egongo da hauetako bakoitzak duen ikasle kopuru arabera banatuta (Bizkaian 15, Gipuzkoan 9 eta Araban 6) eta 30 pertsona horiei IKDn oinarritutako formakuntza saio presentzialak ere eskainiko zaizkie campus bakoitzean maiatza eta ekaina bitartean. Bertan, komunikazio zientifikoak idazten ikasi, zeharkako gaitasunetan sakondu eta jende aurrean hitz egiteko saioak emango dira. Hau da, GrAL edo MAL bat ondo garatu eta defendatzeko baliabideak eskainiko zaizkie ikasleei. 

>> Deialdia.