Breadcrumb

Edukia

DEIALDIA IREKIA: Trantsizio Bekak Programa 2024, 3 hilabeteko praktika egonaldiak

Eusko Jaurlaritzaren “HEZKUNTZA ESPARRUTIK LAN-ARLORA IGAROTZEA” programako bekei buruzko informazioa:

Beken baldintza orokorrak:

  • 3 hilabeteko praktika egonaldiak. Astean 30 ordu, hiru hilabetez 360 ordu
  • 3 hilabetetan 1500€ ikasle bekadunarentzat
  • Beka onuradunak izan daitezke:
    • 2023/24an azken ikasturtean dauden ikasleak
    • 2023/24an gradua bukatzen dutenak
    • 2024/25ean azken ikasturtean egongo diren ikasleak
  • Egonaldiak noiz egin daitezke?
    • 2023/24an azken ikasturtean dauden ikasleek:
      • Apirila-maiatza-ekaina edo
      • Maiatza-ekaina-uztaila edo
      • Ekaina-uztaila-abuztua edo
      • Uztaila-abuztua-iraila
    • 2023/24an graduatutakoak
      • Ekaina-uztaila-abuztua edo
      • Urria-azaroa-abendua
    • 2024/25ean azken ikasturtean egongo direnek:
      • Urria-azaroa-abendua
  • Noiz aurkeztu behar dut eskaera? GIE Donostiako ikasle gisa parte hartzeko eskaera bidaltzeko epe-mugak, egonaldiaren hasiera dataren arabera:
    • Apirilean hasteko: 2024/03/06a arte
    • Maiatzean hasteko: 2024/03/27a arte
    • Ekainean hasteko titulatua izanik: 2024/03/27a arte
    • Ekainean hasteko azken ikasturteko ikaslea izanik: 2024/05/03a arte
    • Uztailean hasteko: 2024/06/03a arte
    • Urrian hasteko: 2024/06/30a arte
  • Nola inskribatu naiteke? Parte hartzeko interesik baduzu, bidali e-posta bat GIE-Donostiako ikaslea bazara gie.praktikak@ehu.eus helbidera eta GIE-Eibarko ikaslea bazara gie-eibar.praktikak@ehu.eus helbidera, bi kasuetan honako hau adieraziz:
  • e-postaren gaia: ikasleTB2024-izenabizena
  • Mezuan adierazi:
    • Izen abizenak eta NAN zkia
    • Ikasten duzun titulazio
    • Zein epetan egin nahiko zenukeen egonaldia
    • Enpresaren izena, ados egonez gero

 

OHARRA: azken ikarturteko ikasle gisa parte hartzen baduzu, ezin duzu titulua eskatu egonaldia bukatu arte
Parte hartze eskaera lehenbailehen bidaltzea gomendatzen dizugu. Bekak eskaerak iritsi ahala esleituko dira (GIE-Donostiarentzat). . Enpresa zure kabuz bilatu dezakezu. Kasu horretan, parte hartze eskaera bidaltzen duzunean, adierazi zein enpresarekin adostu duzun parte hartzea 
Ezgaitasunak dituzten hautagaientzat erreserbatutako plaza lortzeko interesatuta dauden ikasleek, ezgaitasun mailaren aitorpen agiria eta beren datuak Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Arreta Zerbitzura bidali behar dituzte ahal den azkarren (eta beti Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren helbidean argitaratutako daten aurretik), hurrengo helbidera: discap@ehu.e

 

Deialdiari buruzko informazio osoa lotura honetan aurki dezakezue: Hezkuntza Esparrutik Lan-Arlora Igarotzea