Breadcrumb

I_C1-C2-euskaraz

C1 eta C2 mailen aitortza, euskaraz

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 47/2012 Dekretuaren arabera, UPV/EHUko edozein ikasleri C1 eta C2 mailak aitortzen zaizkio ECTS kreditu kopuru jakin bat euskaraz eginez gero, eta, ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko entitate publikoetan ez ditu aurkeztu behar maila horri dagozkion tituluak (EGA (C1) eta 4. Hizkuntza Eskakizuna (C2)).

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan ikasiz, zehazki honela lortzen dira C1 eta C2:

 

C1 lortzeko aukerak:
  1. 52 ECTS euskaraz + GrALa euskaraz + “Euskararen Arauak eta Erabilerak” eta “Komunikazioa Euskaraz. Alor Teknikoak” ikasgaiak eginda (52 + 12 + 6 + 6).
  2. 84 ECTS euskaraz + “Euskararen Arauan eta Erabilerak” eta “Komunikazioa Euskaraz. Alor Teknikoak” ikasgaiak eginda (84 + 6 + 6 ).
  3. 114 ECTS euskaraz + “Euskararen Arauan eta Erabilerak” edo “Komunikazioa Euskaraz. Alor Teknikoak” ikasgaia eginda (114 + 6).
  4. 144 ECTS euskaraz.

2., 3. eta 4. aukeretan, gainera, GrALeko kredituek balio bikoitza dute (12 x 2); hau da, GrALa euskaraz eginez gero, 2. aukeran ikasgaien bitartez 60 ECTS euskaraz eginda osatzen dira kredituak, 3. aukeran, 90 ECTS euskaraz eginda, eta 4. aukeran 120 ECTS eginda.

Horretaz gain, euskarazko prestakuntzarako ikasgaien kreditu-balioa handiagoa da bestelako kredituekin alderatuta (2. aukeran EAE edo KE ikasgaia eginez 6 ECTS behar dira, eta 3. eta 4. aukeretan bestelakoak eginez 30 eta 60 ECTS behar dira, hurrenez hurrren).

Oro har, bi ikasturte osorik euskaraz eginez gero eta GrALa ere euskaraz, C1 lortzen da.

 

C2 LORTZEKO AUKERAK:

Tesia euskaraz eginda.

 

Kreditu kopurura iritsiz gero, ikasleen ziurtagiri akademiko pertsonalean automatikoki azalduko da aitortza.

Automatikoki agertu ez eta eskaera egin behar izanez gero: Eskaera-orria  eta nori bidali.

Oharra: Dekretu hau 2008ko apirilaren 16az geroztik amaitutako diplomatura, lizentziatura, ingeniaritza eta doktorego-tesiei aplikatzen zaie; hortik atzerako kasuak ez dira aintzat hartzen. Horretaz gain, bi kreditu-baliokidetzako taula daude: bata plan zaharreko ikasketei dagokiena eta bestea plan berrikoei. Goian aipatu diren aukerak plan berriko ikasketei dagozkie.

Euskararen Arloko Errektoreordearen informazioa.

C1i dagokion informazio xehea hemen: https://www.ehu.eus/eu/web/euskara/c1-prozedura

C2ri dagokion informazio xehea hemen: https://www.ehu.eus/eu/web/euskara/c2-prozedura

Egiaztagirien arteko baliokidetza.