Breadcrumb

Home_estudia en la GIE-EIG matrikularik gabe

GIE/EIGn IKASI

Zentru eleaniztuna gara, eta berrikuntzaren, gizarte-erantzukizunaren, ahaleginaren eta osotasunaren kultura dugu. Gure tituludunak funtsezkoak izan dira eta izaten jarraitzen dute Gipuzkoako gizarte eta ekoizpen-sarea garatzeko. Gure ateak zabalik dituzue, ongi etorriak!

Etorkizuneko ikasleentzako informazioa

Cifras Gipuzkoako Ingeniaritza

Eduki publikatzailea

Eskolako ikasleak Hondarribiko Hondakin Uren Araztegian (Atalarreka)

Martxoaren 19an, asteazkena, Ingeniaritza Zibileko Graduko Ingurumen Ingeniaritza eta gure Eskolako Ingeniaritza Zibileko eta Arkitektura Teknikoko Ingeniaritza Gradu Bikoitzeko ikasleek Hondarribiko hondakin-uren araztegia (Atalarreka) bisitatu zuten.

Txingudiko Zerbituak-eko Samuel Vazquez eta Andoni Altunak azaldu zuten plantaren funtzionamendua, baita etxeetako komunetan eta harrasketan eta beste instalazio publiko eta industrial batzuetan botatzen diren hondakin desegokiek sortzen dituzten arazoak ere. Oso ohikoak dira saneamendu-sareak osatzen dituzten hodietan buxadurak sortzen dituzten toallatxoak eta prozesua luzatzen eta zailtzen duten koipeak eta olioak.

Instalazioak, sortutako lohien aprobetxamendu integralerako sistema bat du (biogasa sortzea plantaren energia-hornidurarako; nekazaritza-substratua).
Samuelek eta Andonik, gainera, aurre egin beharreko erronkak aurkeztu zituzten: euri-urak eta banandu gabeko hondakin-urak kudeatzeko sistemak arriskutsuak dira euri-garaietan, ezin baitira ur-goraldi handiak tratatu. Azaleratzen ari diren kutsatzaileak ere nabarmendu dituzte, hala nola sendagaiak, drogak edo mikroplastikoak. Erronka berriak dira horrelako instalazioetarako, eta inpaktuak murrizteko beharrezko prestakuntza duten profesionalak behar dituzte.

Eskerrik asko Samuel eta Andoni!!