Breadcrumb

Home_estudia en la GIE-EIG matrikularik gabe

GIE/EIGn IKASI

Zentru eleaniztuna gara, eta berrikuntzaren, gizarte-erantzukizunaren, ahaleginaren eta osotasunaren kultura dugu. Gure tituludunak funtsezkoak izan dira eta izaten jarraitzen dute Gipuzkoako gizarte eta ekoizpen-sarea garatzeko. Gure ateak zabalik dituzue, ongi etorriak!

Etorkizuneko ikasleentzako informazioa

Cifras Gipuzkoako Ingeniaritza

EHU - Ekitaldien egutegia

Urtarrila 2026
a a a o o l i
1234
56Gaur da7891011
12131415161718
19202122232425
262728293031

Eduki publikatzailea

Surfing for Science

Duela egun batzuk, Surfriderrekin batera, mikroplastikoen problematika aztertzeko mintegi eta erakusketa bat egin genuen Eskolan.

Cristina Peña ‘Materialak+Teknologiak’ ikerketa taldeko ikertzaileak agerian utzi zituen plastikoa erabiltzeak dituen abantailak, haren propietate fisiko, kimiko eta mekanikoetatik eratorriak, bai eta prozesagarritasuna eta kostu txikia ere. Amaia Mendozak plastikoen kudeaketa txarraren eraginei buruz hitz egin zigun "Mikroplastikoak Bizkaiko Golkoaren hego-ekialdeko kostaldean. Karakterizazioa, kontroleko eta prebentzioko fokuak eta estrategiak ". Bertan, galautsak edo granza, ontzi eta fatxaden isolamendu termikoan erabiltzen diren poliestirenozko eta poliuretanozko aparrak eta agertu ohi direla nabarmendu zen. Azkenik, Idoia Fuertes, Surfriderretik itsas hondakinen aurkako borrokan aurrera egiteko garatzen ari diren lana aurkeztu zuen, eta ikaslea Surfing for Science proiektu europarrean parte hartzera animatu zuen. Proiektu horren helburua paddle surfa egiten duten pertsonek kostaldeko uren bilketan eta laginketan laguntzea da.

Bileran, estolderia-sistemek eta ibaiek hirietako hondakinak itsasoraino eraman ditzaketela jabetu beharra nabarmendu zen. Gainera, makroplastikoen degradazioa mikroplastikoen iturri bat da, eta, beraz, beharrezkoa da plastikoa itsasora ez iristea eta iritsitakoa lehenbailehen jasotzea.