Presentación de GISEL

Energia Elektrikoko Sistemen Ikerketa Taldea (GISEL) duela hamarkada bat baino gehiago ari da lanean sistema elektriko eraginkorrago, garbiago eta adimentsuago baterako teknologiak garatzen. Bere jarduera hiru arlo nagusitan oinarritzen da: energia berriztagarrien integrazioa, mikrosareak eta sistema elektrikoen babesa. GISELek lankidetza estua du tokiko energia-industriako enpresekin, eta ikerketa-proiektu ugaritan parte hartzen du, maila autonomikoan, estatuan eta europarrean. Era berean, belaunaldi berrietako ikertzaileak prestatzen laguntzen du aktiboki. Gure webguneko atal ezberdinak bisitatzera gonbidatzen zaitugu, nortzuk garen, gure ikerketa-jarduera eta lantzen ari garen proiektuak gertutik ezagutzeko.

Berriak

Energia berriztagarrizko sare elektrikoetan egonkortasunaren erronka

Energia berriztagarrizko sare elektrikoetan egonkortasunaren erronkari heltzen Txisko Asensiorekin

Lehenengo argitaratze data: 2025/05/27

Francisco Javier Asensio irakasleak, UPV/EHUko Energia Elektrikoko Sistemen Ikerketa Taldeko (GISEL) kideak, Campusa aldizkarian artikulu bat argitaratu du: "Egonkortasuna eta energia garbia: trantsizio energetikoaren erronka berria". Artikuluan, energia berriztagarrien integrazio gero eta handiagoak sistema elektrikoan sortzen dituen egonkortasun eta fidagarritasun arazoak aztertzen ditu. Lanak azpimarratzen du “inerzia birtuala” duten bihurgailu elektronikoak garatzea eta sare adimendunen ezarpena funtsezkoak direla hornidura elektriko segurua eta eraginkorra bermatzeko. Irakurri artikulu osoa Campusa aldizkarian.