Presentación de GISEL

Energia Elektrikoko Sistemen Ikerketa Taldea (GISEL) duela hamarkada bat baino gehiago ari da lanean sistema elektriko eraginkorrago, garbiago eta adimentsuago baterako teknologiak garatzen. Bere jarduera hiru arlo nagusitan oinarritzen da: energia berriztagarrien integrazioa, mikrosareak eta sistema elektrikoen babesa. GISELek lankidetza estua du tokiko energia-industriako enpresekin, eta ikerketa-proiektu ugaritan parte hartzen du, maila autonomikoan, estatuan eta europarrean. Era berean, belaunaldi berrietako ikertzaileak prestatzen laguntzen du aktiboki. Gure webguneko atal ezberdinak bisitatzera gonbidatzen zaitugu, nortzuk garen, gure ikerketa-jarduera eta lantzen ari garen proiektuak gertutik ezagutzeko.

Berriak

Apirileko argindarraren etenak sistema elektrikoaren ahulguneak azaleratu ditu iberiar penintsulan

Lehenengo argitaratze data: 2025/07/22

GISEL taldeko ikertzaile nagusia den Pablo Eguia izan da El Periódico-k elkarrizketatu duen adituetako bat apirilaren 28ko argindar etenari buruzko erreportajean.

El Periódico-k UPV/EHUko Energia Elektrikoko Sistemen Ikerketa Taldeko (GISEL) ikertzaile nagusia den Pablo Eguia elkarrizketatu du Iberiar penintsulan apirilaren 28an izandako argindar etenaren arrazoiak eta ondorioak aztertzeko.

Artikuluan, Eguiak azpimarratu du sistemaren sendotasun eza eta Europarekin duen interkonexio eskasa direla funtsezko arazoak, eta beharrezkotzat jo du energia biltegiratzea eta kontrol-mekanismoak indartzea.

Irakurri artikulu osoa El Periódico-n (gaztelaniaz)