Energia Elektrikoko Sistemen Ikerketa Taldea (GISEL) duela hamarkada bat baino gehiago ari da lanean sistema elektriko eraginkorrago, garbiago eta adimentsuago baterako teknologiak garatzen. Bere jarduera hiru arlo nagusitan oinarritzen da: energia berriztagarrien integrazioa, mikrosareak eta sistema elektrikoen babesa. GISELek lankidetza estua du tokiko energia-industriako enpresekin, eta ikerketa-proiektu ugaritan parte hartzen du, maila autonomikoan, estatuan eta europarrean. Era berean, belaunaldi berrietako ikertzaileak prestatzen laguntzen du aktiboki. Gure webguneko atal ezberdinak bisitatzera gonbidatzen zaitugu, nortzuk garen, gure ikerketa-jarduera eta lantzen ari garen proiektuak gertutik ezagutzeko.
Presentación de GISEL
Berriak
Sistema elektrikoaren funtzionamendua: zenbait gako
Oihane Abarrategik sistema elektrikoaren funtzionamenduaren gako batzuk azaldu ditu EITBn
Lehenengo argitaratze data: 2025/05/29
UPV/EHUko Ingeniaritza irakaslea eta Energia Elektrikoko Sistemen Ikerketa Taldeko (GISEL) kidea den Oihane Abarrategik apirilaren 29an parte hartu zuen EN JAKE telebista-programan, sistema elektrikoaren funtzionamendua azaltzeko. Bere parte-hartzea eztabaida baten baitan egin zen, herritarrak informatzeko eta 2025eko apirilaren 28an Iberiar penintsulan izandako argindarraren etenaren zergatia ulertzen saiatzea helburu zuena.
Ikusi elkarrizketaren zati bat EITBren sare sozialetan.