Presentación de GISEL

Energia Elektrikoko Sistemen Ikerketa Taldea (GISEL) duela hamarkada bat baino gehiago ari da lanean sistema elektriko eraginkorrago, garbiago eta adimentsuago baterako teknologiak garatzen. Bere jarduera hiru arlo nagusitan oinarritzen da: energia berriztagarrien integrazioa, mikrosareak eta sistema elektrikoen babesa. GISELek lankidetza estua du tokiko energia-industriako enpresekin, eta ikerketa-proiektu ugaritan parte hartzen du, maila autonomikoan, estatuan eta europarrean. Era berean, belaunaldi berrietako ikertzaileak prestatzen laguntzen du aktiboki. Gure webguneko atal ezberdinak bisitatzera gonbidatzen zaitugu, nortzuk garen, gure ikerketa-jarduera eta lantzen ari garen proiektuak gertutik ezagutzeko.

Berriak

Smart Grids Academy (SGA) ikaskuntza eta prestakuntza profesionalerako ekosistema abiarazi da, GISEL taldearen parte-hartzearekin

Lehenengo argitaratze data: 2025/12/10

Smart Grids Academy (SGA) ICTA GAIA Klusterraren, hainbat unibertsitateren, ikerketa-zentroren eta sektoreko enpresa liderren arteko lankidetzaren emaitza da. “Bizkaia with the Talent” estrategiaren baitan kokatutako ekimen aitzindari honek Estatuko energia-sektorean eta sare elektriko adimendunaren hornitzaileen esparruan ari diren profesionalak etengabeko prestakuntzan eta espezializazio teknologikoan trebatzea du helburu.

Abenduaren 2an, ekimena aurkeztu zen ofizialki Iberdrola Dorreko 29. solairuan, GAIA Kluster ICTAk eta Iberdrola Global Smart Grids Innovation Hub-ek antolatutako jardunaldian, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesean. Ekimenak profesionalen skilling, reskilling eta upskilling-a sustatzen du, sistema elektrikoak gaur egun dituen lau erronka nagusien inguruan. Erronka horiek ondoko lau prestakuntza-ibilbideren oinarri dira, sare elektriko adimendunen erronka teknologikoei erantzuteko: Adimen Artifiziala, Zibersegurtasuna, Industria Adimenduna eta Sare Adimendunak.

Gaizka Saldaña eta Oier Oñederra, UPV/EHUko Energia Elektrikoko Sistemen Ikerketa Taldeko (GISEL) kideak, azken ibilbide horretako edukiak sortzen eta berrikusten parte hartzen ari dira.

Informazio gehiago hemen: https://smartgrids.academy/eu_ES/sga-home