Presentación de GISEL

Energia Elektrikoko Sistemen Ikerketa Taldea (GISEL) duela hamarkada bat baino gehiago ari da lanean sistema elektriko eraginkorrago, garbiago eta adimentsuago baterako teknologiak garatzen. Bere jarduera hiru arlo nagusitan oinarritzen da: energia berriztagarrien integrazioa, mikrosareak eta sistema elektrikoen babesa. GISELek lankidetza estua du tokiko energia-industriako enpresekin, eta ikerketa-proiektu ugaritan parte hartzen du, maila autonomikoan, estatuan eta europarrean. Era berean, belaunaldi berrietako ikertzaileak prestatzen laguntzen du aktiboki. Gure webguneko atal ezberdinak bisitatzera gonbidatzen zaitugu, nortzuk garen, gure ikerketa-jarduera eta lantzen ari garen proiektuak gertutik ezagutzeko.

Berriak

GISELek haurrei zuzendutako “Energia ehiztariak” tailerra eskaini du TADEH gobernuz kanpoko erakundearen ate irekien jardunaldian

Lehenengo argitaratze data: 2025/09/09

Taller GISEL-TADEH

Irailaren 6an, larunbatean, GISEL ikerketa taldeko hainbat kidek parte hartu genuen TADEH GKEak antolatutako ate irekien jardunaldian. Ekitaldiaren baitan, “Energia ehiztariak” izeneko tailerra eskaini genuen haurrei zuzenduta, energiaren eta elektrizitatearen inguruko kontzeptuak modu dibertigarri eta didaktikoan hurbiltzeko asmoz. Jarduera hau GISEL eta TADEHren arteko lankidetzaren baitan kokatzen da, kostu txikiko eguzki bidezko ur-ponpaketa soluzioak ikertzeko helburua duena.

Jardueren eta ekitaldien egutegia

Jardunaldia

OREGAUA 2025, Europako ikertzaileen gauaren ospakizunen barnean

Noiz eta non

2025/09/26 2025/09/26, 17:00 - 21:30

Deskribapena

Urtoreo irailean Europako hiriek bat egiten dute IKERTZAILEEN GAUA ospatzeko, zientzia kalera eramateko ekimenak ospatuz. ORE4CITIZENS proiektutik ere bat egiten dugu ospakizun horrekin eta aurten OREGAUA 2025 ospatuko dugu Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian. Arratsalde zientifiko magikoa izango da, adin guztietarako esperimentu, joko eta sorpresekin. Bertan, gazteek eta helduek itsasoko berriztagarrien misterioak eta zientzia gure ikertzaileekin partekatu ahal izango dituzte.