matrícula2324_deporte

Matrikula graduko 1. mailan. Ikasle berriak

Matrikula on-line

Ordutegi-muga duzu. Zure zitazioaren ordutegia errespetatu behar duzu. PC batetik baino ezin da egin, Google Chrome, Mozilla Firefox  eta Microsoft Edge nabigatzaileak erabilita. Pop-up edo laster leihoak desblokeatu egin behar dira

Matrikula on-line

GARRANTZITSUA: Ikasle berri guztiek (matrikula on-line edo aurrez aurreko matrikula) Herritarren Udal Txartela (HUT) eskatu beharko dute.

Aurrez aurreko matrikula ( 1. mailako ikasleentzat bakarrik)

Hezkuntza eta Kirol Fakultateko idazkaritzan, esleitu zaizun egun eta orduan.

Matrikula hauetarako:

  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzetako Gradua

Helbidea: Lasarteko Atea 71; Vitoria-Gasteiz
E-maila: secretaria.afd@ehu.eus

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Pen Drive batean beharrezko dokumentazioa ekartzea.

  • Argazkia, beharrezkoa ikasle txartela egiteko .jpg formatuan.
  • NAN / Nortasuna egiaztatzeko agiria
  • Prezioak ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezioak murrizteko kasuetan (prezioei buruzko agindua), hori egiaztatzen duen agiria:
    • Ohorezko matrikula batxilergoan
    • Familia ugaria
    • Ikaslearen desgaitasuna (>=% 33) edo zuzeneko senide batena (>=% 65)
    • Terrorismoaren biktimak eta senideak
    • Genero indarkeriaren biktimak eta 25 urte baino gutxiagoko semealabak
    • Nazioarteko babesaren eskatzaileak eta onuradunak eta aberrigabeak, errolda-ziurtagiria barne.
    • Erroldatze ziurtagiri kolektiboa interesatuak badu desgaitasun bat daukan zuzeneko senidea, genero indarkeriaren biktima baten seme edo alaba bada (25 urte baino gutxiagokoa), edota terrorismoaren biktima baten senidea.
  • Ikasleak espedientea lekuz aldatu beharko du unibertsitatean sartzeko proba UPV/EHUn egin ez badu, edota unibertsitateko beste ikasketa batzuetan matrikulatuta egon bada.

Epeak (hitzorduaren arabera)

  • 1. onarpena, 2023ko uztailaren 17tik 20ra matrikula.
  • 2. onarpena,  2023ko uztailaren 24an matrikula.
  • 3. onarpena, 2023ko uztailaren 27an matrikula.
  • 4. onarpena, 2023ko irailaren 4an matrikula.
  • 5. onarpena, 2023ko irailaren 7an matrikula.
  • 6. onarpena, 2023ko 2023ko irailaren 11an matrikula.
Matrikula egiteko txanda ikaslearen onarpen notaren arabera esleituko da. Ez baduzu egiten matrikula esandako egunean eta epean, plazari uko egiten diozula ulertuko dugu. Baina ez zara geratuko inolaz ere itxaron zerrendatik kanpo.