Eduki publikatzailea

Orriaren konfigurazioa ez da egokia osagai edota eduki hau erakusteko
Orriaren konfigurazioa ez da egokia osagai edota eduki hau erakusteko
Orriaren konfigurazioa ez da egokia osagai edota eduki hau erakusteko

prácticas

Praktikak

PRAKTIKETAKO EGUTEGIA 2018/2019

ALDEZ AURRETIKO FORMAZIOA - GELEN BANAKETA

PRAKTIKETAKO ARAUDIAREN LABURPENA 2018/19 IKASTURTEA

PLAZA ESKAINTZA - 2018/2019 IKASTURTEA

PLAZAK AUKERATZEKO SISTEMA

PRACTICUM I ETA PRACTICUM IIKO PLAZEN AUKERAKETA MATRIKULAREKIN BATERA 

  • Practicum I eta Practicum II irakasgaiaren matrikula gainontzeko ikasturteko irakasgaiekin batera egiten da, automatrikula prozeduraren bitartez eta zehaztutako epeetan. Halaber, plaza aukeratuko duzue matrikula egitearekin batera.

  • Plaza aukeratzeko lehentasuna irakasgaia matrikulatzeko hitzordu edo ordenak ezarriko du. Praktiketarako plaza aukeratuko duzu gainontzeko irakasgaien matrikularekin batera. Hori horrela, matrikula berandu egiteak aukerak murriztu litzake praktika plazen hautaketan.

  • Behin aplikazioan sartuta, besteren artean "Practicum I" edo "Practicum II", kasuan kasu, irakasgaiari sakatu behar diozu. Aukeratu ondoren, pantaila berri bat aterako zaizu, "Praktiken hautaketa".

  • Hemendik aurrera, plaza eskaintza ezagutzeko, filtro ezberdinak, erabili ahal izango dituzu, hala nola, hizkuntza eredua, herrialdea, etab.

  • Aplikazioak momentu horretan libre dauden plazak erakutsiko dizkizu, aztertu zure hautuak, eta behin aukeratuta, gordetzeari sakatu beharko diozu.

  • GARRANTZITSUA. Derrigorrez aukeratu behar da plaza bat. Aitzitik, EZINGO DUZU IKASTURTEKO MATRIKULA OSATU.


PRACTICUM III PLAZA AUKERATZEKO ASKATASUNA

Practicum IIIa egin behar duten ikasleek askatasuna izango dute, plaza nahi duten Ikastetxean bilatu ahal izateko. Hori horrela, ikasleak ikastetxera konpromesu fitxa eraman eta beteta bueltatu beharko du, Practicum Dekanordetzan, (1.5 bulegoan).

Fitxa horretan zehaztutako plaza GAUR aplikazioan grabatuko dugu. Konpromisoa loteslea izango da tartean den ikastegi, ikasle zein Vitoria-Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakulatea.

Azkenik, Gorputz Hezkuntzako minorra burutu nahi duten ikasleen kasuan, praktikaldia burutu beharko dute derrigorrez gorputz hezkuntzako irakasle espezialista batekin eta espezialitate horrekin lotutako plaza batean. Gainontzeko kasuetan, berriz, ikastegiko tutore lanetan aritzen den irakaslea izan beharko da tartean.

PLAZA LOTZEKO KONPROMEZU FITXA 2018/19 IKASTURTEA

Behin fitxa hau beteta, Praktiketako Dekanordetzan (1.5 Bulegoa) 2018ko ekainaren 15ea baino lehenago eman beharko da.