Automatrikula
EPEA: 2022ko uztailaren 18tik 29ra.
AUTOMATRIKULA: Lehenengo mailatik gorako matrikula. (GAUR )
INFORMAZIOA:
Ikasleek automatrikula egingo dute Internet bidez (GAUR )
Ikasle bakoitzak matrikula zein egun eta ordutan egin behar duen zehazteko, 2022ko uztailaren 15ean unibertsitateak ikasle guztiak ordenatuko ditu espedientean data horretan azaltzen diren kalifikazioetan oinarrituta, eta ordena horren araberako lehentasuna izango dute matrikula egiteko. Ikasle bakoitzak aukeratu ahal izango du zehaztu zaion egun eta orduan eskaintzen diren irakasgaien artean, ikastegian onartutako irakats eskaintzaren arabera betiere.
Ikaslearen autonomia erraztu nahiean, Unibertsitateak internet bidez automatrikula bultzatu nahi du, era honetan, gordekina ikaslearen e-mailera bidaliko da (…@ikasle.ehu.eus). gainera, GAUR bidez ikasleak ordaindu gabe dituen ordainagiriak ordaindu ditzake, eskola –orduak ikusi… eta abar.
Lehenengo mailatik gorako ikasleek eta lehenengo mailako errepikatzaileek honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte:
a) Hala badagokio, matrikulako prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezio murriztua ordaintzeko eskubidea egiaztatzen duen agiria, eta administrazio egoitzaren ziurtagiria edo erroldatze ziurtagiria, unibertsitateko zerbitzu akademikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzeko Eusko Jaurlaritzak onartzen duen aginduaren arabera.