precios_becas

Matrikula ordaintzea

Ordaintzeko moduak

  • Bankuan helbideratuta, ikasleak Unibertsitateari adierazitako kontuaren bidez. (Imprimakia)
  • Matrikula egiten duenean ikasleari ematen zaion ordainagiri pertsonalizatuaren bidez,  KUTXABANK-en edozein bulegotan ordainduz.
  • Banku txartelaren bidez,  ikaslearen ikastegiko idazkaritzan edo GAURen bitartez,  egin gabe dauden ordainketen kudeaketa atala aukeratuz.

Ordaintzeko epeak

Matrikularen zenbatekoa batera edo bi zatitan ordain daiteke .

  • Lehenengo epea: matrikula egiterakoan
  • Bigarren epea: abenduaren 1ean


Ukatutako bekak

Abenduaren 1a baino beranduago ebazten badira, beka ebazten den egunean 

Matrikula ez ordaintzea

Ikasleak matrikula ordaintzen ez badu (zati bat edo ezer ez), geldiarazi egingo zaio espedientea. Matrikula ez ordaintzeagatik espediente akademikoa geldiarazi zaion ikasleak zor izango dio unibertsitateari ordaintzeke daukan kopurua. Zorra erabaki baten bidez adieraziko du unibertsitateak, eta horren jakinarazpena bidaliko dio ikasleari. Unibertsitatearekin zorretan dagoen ikaslea ezin izango da haren zerbitzuez baliatu: ez zaio beste ikasketarik egiten utziko, ez zaio ez titulurik ez ziurtagiririk egingo, ez zaio espediente akademikoari buruzko informazio oharrik bidaliko eta ez zaio beste matrikularik egiten utziko.
Hala ere, ikasle batek bekadun moduan egin badu matrikula horretarako baldintza akademikoak betetzen zituelako, baina gero beka eman ez badiote, baliogabetu ahal izango du matrikula unibertsitatearekin zorretan geratu barik.