Egutegi akademikoa MFPS BBLH

Egutegi akademikoa

Egutegia

26/27 ikasturteko Harrera Ekitaldia

Ikasleen harrera ekitaldia irailaren 3an 15:30etan izango da, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko lehenengo eraikineko areto nagusian (HEFA-I eraikina: Tolosa Hiribidea, 70).

Saio horretan, besteak beste, Masterraren inguruko oinarrizko informazioa emango dugu eta Irakasleen Prestakuntza Masterraren funtzionamenduari buruzko zalantzak argitzeko aukera ere izango dugu.

Zehatz mehatz, harrera ekitaldian jarraituko den gidoia hauxe izango da:

  • Fakultateko Dekanoaren agurra.
  • Masterraren inguruko oinarrizko informazioa: kudeaketa akademikoa, Practicuma eta Master Amaierako Lana.
  • Masterra egiteko oinarrizko orientabideak.
  • Josu Etxabururen solasaldia.
  • Espezialitate bakoitzeko bilerak:
    • Natur Zientziak eta Matematikak: 2.6 gela.
    • Giza eta Gizarte Zientziak: 2.2 gela.
    • Musika Hezkuntza, Arte Eszenikoak eta Dantza: 0.1.1 gela.
    • Hezkuntza Orientazioa: 0.1.2 gela.
    • Teknologia: 2.7 gela.
    • Gorputz Hezkuntza: 1.1 gela.
    • Hizkuntza eta Literatura: 1.7 gela.
    • Hezkuntza Artistikoa: 0.6.2 gela.

Masterraren funtzionamendu egokia lortzeko garrantzitsua da zure presentzia izatea, beraz, bertan ikusi ahal izango dugulakoan, jaso ezazu agur bero bat.