mfps-practicum-info

Informazioa

Informazio orokorra

Practicum MFPS/BBLH

Practicuma nahitaezko irakasgaia da, 12 ECTS kreditukoa, eta ikasleak benetako agertoki profesionalekin harremanetan jartzea du helburu.

Practicuma egiteko, gutxienez, 15 kreditu gaindituta eduki behar direla (generikoko eta 1. espezifikokoen irakasgaien artean).

Praktika-zentroko ordu presentzialen kopurua: 190 ordu.

Martxoaren 6ko 33/2018 Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan irakasle aritzeko gaitzen duten unibertsitate-ikasketen practicumari buruzkoa, onartu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hartu du masterreko ikasle guztiei praktikak eskaintzeko konpromisoa.

Praktikan, horrek esan nahi du Eusko Jaurlaritzak zerrenda bat ematen digula praktikak EAEn egingo dituzten UPV/EHUko masterreko ikasleek bete ditzaketen plazen inguruan. Plaza horiek Eusko Jaurlaritzak ezarritako baldintzak betez praktikak egiteko baimena jaso duten zentroei lotuta daude.

  1. Masterreko praktikak Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen eta gure master eta unibertsitateari esleituta dauden zentro eta plazetan egingo dira
  2. Ez dago aukerarik ikasleak praktikak zuzenean bilatzeko
  3. Practicuma Euskal Herritik kanpo egingo duten ikasleek bakarrik aurkeztu ahal izango dituzte beren praktika-proposamenak, eta masterreko praktika-arduradunak onartu beharko ditu beti. Une honetan Nafarroako eta Errioxako Hezkuntza Sailarekin hitzarmenak ditugu.
    Praktikak beste erkidego batean egin nahi badituzu, matrikulatu ondoren jar zaitez harremanetan practicumaren bulegoarekin, hitzarmen horien kudeaketa oso luzea baita.
  4. Praktikak goizeko ordutegian eskaintzen dira.
  5. Practicuma Batxilergoko, Bigarren Hezkuntzako eta LHko ikastetxeetan eta Hizkuntz Eskola Ofizialetan egin daiteke
  6. Praktikak Irakasleen Masterrean ezarritako egunetan egingo dira (2024ko martxotik maiatzera)
  7. Eusko Jaurlaritzaren Dekretuak ezartzen duenez, praktikak egin ahal izateko, Unibertsitateak egiaztatu beharko du sexu-delituen aurrekaririk ez dagoela. Horretarako, matrikula egitean, Unibertsitateak egiaztapen hori egiteko baimena eman beharko du. 

    Espainiako nazionalitatea ez duten ikasleek kontuan izan behar dute Unibertsitateak ezin izango duela egiaztapen hori egin eta beren herrialdeko ziurtagiri baliokidea eman behar dutela. Izapide horiek nahikoa atzeratzen dira, beraz, matrikulatu bezain laster hastea gomendatzen dizuegu.

 

Masterrean plazak aukeratzeko eta esleitzeko prozedura

Masterrean plazak aukeratzeko eta esleitzeko prozedura

  1. Ekainaren amaieran, Batxilergoko eta Bigarren Hezkuntzako espezialitateen arabera eskainitako plazen zerrenda argitaratuko da. Horri esker, etorkizuneko ikasleek Eusko Jaurlaritzaren eskaintzan interesatzen zaizkien plazak zein diren aztertu ahal izango dute.
  2. Plazen esleipenak ohiko matrikularen (uztaila) eta ezohiko matrikularen (iraila) epeekin bat datozen bi unetan egingo dira.
  3. Plazak esleitzeko, aldi bakoitzean deitutakoek masterrean sartzeko duten nota hartuko da irizpide gisa.
  4. Matrikula egin ondoren, ikasleak Gaur aplikazioan ("derrigorrezko praktikak") sartu ahal izango dira erabiltzailearekin eta matrikula-prozesuan emandako gakoarekin, eta 15 plazaren aurrehautaketa egin ahal izango dute. Hemen kontsulta daiteke aurrehautaketa prozesurako eskuliburua. Aplikazioan sartzeko arazorik izanez gero, jarri harremanetan cau@ehu.eus helbidearekin. (Erabiltzailearentzako arreta-zerbitzua)
  5. Deialdi arruntean matrikulatutako pertsonen plazak uztailaren 27an eta 28an esleituko dira.
  6. Prozedura bera erabiliko da ezohiko deialdian matrikulatutako pertsonentzat, eta irailaren 14an eta 15ean esleituko zaie aurreko matrikula-aldian libre geratu diren plazetako bat. 
  7. LHko plazen zerrenda ere argitaratuko da. Kasu honetan, plazek, Batxilergoan eta Bigarren Hezkuntzan ez bezala, ez dute informaziorik dagokion irakasgai zehatzari eta hezkuntza-mailari buruz. Zentro horretan ematen diren familiei buruzko informazioa baino ez zaigu ematen. LHko Masterreko praktikak egin ahal izateko, erdi-mailako edo goi-mailako plazak izan behar dira. Horrek praktiken kudeaketa bereizia egitera behartzen du.
  8. Lanbide-heziketako ikastetxe batean praktikak egin nahi dituzten pertsonek batxilergoko eta Bigarren Hezkuntzako plaza bat aukeratuko dute aldez aurretik, eta plaza hori behin-behinean esleituko zaie. Urrian, ikastetxea Batxilergotik edo Bigarren Hezkuntzatik LHra aldatzeko eskabidea egiteko epea irekiko da. Eskabide horiek banan-banan aztertuko dira, eta ikastetxe bereko plazetan ikasle bat baino gehiago badago interesatuta, masterreko sarrera-notaren arabera esleituko dira. Ezin da, inola ere, irakasgai edo ikastetxe jakin baterako plaza bat ziurtatu; Lanbide Heziketako ikastetxeek egiten duten benetako eskaintzari begiratuko zaio, masterrean kontsulta egiten zaien unean.
  9. Urriaren 2tik 6ra bitartean, ikastetxez aldatzeko eskaera egiteko epea irekiko da. Eskaera hori kasu berezien inprimakiaren bidez egingo da, eta inprimaki hori une horretan gaituko da masterreko practicumaren webgunean. Eskaera horrekin batera, eskaera justifikatzeko beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko da.
  10. Ikastetxe-aldaketa eskatzeko aurreikusitako kasuak hemen jasotzen dira. Horiei LHko plazena gehitu behar zaie.
  11. Ordutegiak ikastegiek finkatuta dituztenak izango dira. 
  12. Urriaren 16an kasu berezien ebazpena Practicumaren webgunean argitaratuko da.
  13. Onartutako aldaketak urriaren 16tik aurrera egingo dira. Eta ikastetxeei behin betiko esleipenen berri emango zaie.
  14. Esleipen horien ondorioz sortzen diren gorabeherak ebazteko, Eusko Jaurlaritzaren poltsa orokorreko gainerako plazetara joko da, zeina urriaren 20tik aurrera komuna baita unibertsitate guztientzat.

 

Praktikak 2023/24 Masterren plazen zerrenda, espezialitateak.

Praktikak 2023/24 LHko Masterren plazen zerrenda