HEFA Fakultateko GRADUAK

master_practicum_imprimakiak

Practicum eranskinak

Kasu bereziak

Erreklamazioak egiteko  Formularioa bete.

BHIP Praktiketako kasu berezietarako irizpideak (pdf ,283,73 Kb)
 Kasu berezien onarpenak 2023/24 (PDF,132,12KB)

Praktikak hasi aurretik bete beharrekoak

XI. eranskina eta Konpromezu orria inprimatu eta sinatu behar dituzu zentrora joan aurretik. Bi dokumentuak praktiketako zentrora joaten zaren lehenengo egunean zure praktiketako instruktoreari eman beharko dizkiozu.

Praktikak hasterakoan bete beharrekoak

Eranskin hau landu eta adostu beharko duzu bai masterreko tutorearekin bai zentroko instruktorearekin praktikak hasi eta lehenengo bi edo hiru astetan.

Bete ondoren, praktiketako tutoreari eman beharko diozu. Tutoreek Practicumeko Bulegoan artxibatzeko utzi beharko dituzte.

Praktikak bukatu ondoren bete beharrekoak

Bi eranskin hauek praktikak bukatu eta gero bete beharko dituzu.

  • V. eranskina azken txostenarekin batera entregatu beharko diozu masterreko tutoreari. 
  • VI. eranskina zure Curriculumerako eta egindako praktiken egiaztagiria da eta horregatik, oso garrantzitsua da betetzea, Masterreko tutoreari sinatzera eramatea eta zuri bueltatzea.


INSTRUKTOREAK / TUTOREAK

Ebaluaketa hau praktikak bukatu ondoren bete beharko duzu eta masterreko tutoreari helarazi beharko diozu gehienez hurrengo bi asteko epean.