info gradu bikoitza lh hh

Gradu Bikoitza: Lehen Hezkuntza + Haur Hezkuntza

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak, gizartearen erronka berriei eta, bereziki, hezkuntza mailan ematen ari diren eta emango diren eraldaketei hobe erantzun nahian, proposamen berri bat eskaini du: Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako gradua dituen irakaslearena.

Horrela, derrigorrezko lehen hezkuntzak garatu dituen azken berrikuntza metodologikoetan ere nabarmentzen den Haur hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren arteko lotura eta jarraipena bermatuko lituzke gradu bikoitzaren eskaintza honek; haurraren eskola ibilbidean askotan horrenbesteko haustura suposatu duen bi etapen arteko jauzi hori leunduko eta, ondo bidean, desagerraraziko bailuke.

Egoera eta testuinguru honetan, gure Gradu Bikoitzaren proposamena gizartearen zenbait beharrei erantzutera letorke eta, bestetik, aurrera bideari bultzada ematera, proposamen berritzaile eta eraldatzailea proposatuz. Horrela, proposamenari sendotasuna emateko, 40 ikasleko talde autonomo baten aldeko apustua egin da.

Hau guztia gauzatzeko, bost urteko ibilbidea izango lukeen proposamena eraiki da, bi graduetako formazioa bermatuz eta azken urtean, Lehen Hezkuntzatik eskaintzen diren minor edo aipamenetako bat egiteko aukera emanez, hauetariko bi irteera profesional gehigarria ematen dutenak ( Hezkuntza Berezia, Atzerriko Hizkuntza, Euskara, Hezkuntza Tresna edo Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuak Lehen Hezkuntzan). Gainera, gradu bikoitzaren ibilbidean zehar, lau praktikaldi bizitzeko aukera izango duzu 2., 3., 4. eta 5. mailan.

Sarrera baldintza: Euskarazko B2 titulua izatea.

Informazio zehatzagoa hurrengo esteketan aurkituko duzu:  Gradu Bikoitza: Lehen Hezkuntza + Haur Hezkuntza (matrikulaikasketa planairakasleak...)