master_preinscrip_formacionprevia

Aurretiko prestakuntza (betebeharrak)

2024/25 ikasturterako 8 espezialitateko plazen eskaintza osoa: lehenengo aldiz martrikulatzen diren ikasleak, gehi aurreko ikasturteetako ikasleak, guztira, 265 plaza.

UNIBERTSITATEKO TITULUA: Gradu, Lizentziatura eta/edo Diplomaturako tituluak, Masterrean eskatutako espezialitatean sartzeko egokitzat jotzen direnak (kontsultatu web-orrian espezialitate bakoitzerako sarbide-profila). Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, behar bezala homologatua egon behar du.

ATZERRIKO HIZKUNTZA: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren B1 mailaren titulua.

Bakarrik onartuko dira ACLESek (taulak) edo CRUEk (Hizkuntza-Mahaiak) proposatutako atzerriko hizkuntzen ziurtagiriak, beti ere, erakunde hauek zehazten dituzten irizpideak jarraituz. EHUko irakasleei ingelesez irakasteko eskatzen zaien TOPTULTE proba gaindituta izatea ere onartuko da.

 

EUSKARA: B2 mailako ziurtagiria. Onartzen diren ziurtagiriak hemen ikusi ahal dira eta salbuetsitako kasuak hemen.

 

Irudia

GARRANTZITSUA:

  • Izena ematerakoan, edo beranduenez izena emateko ematen den epea bukatu baino lehen (izen ematea aldatuz), hizkuntza-tituluak plataformara igo behar dira. Behin aurrez izena emateko epea amaituta, ezin da eskaera aldatu, ezta aurkeztutako dokumentazioa ere.
  • Soilik onartuko dira CRUEren Hizkuntza-Mahaiak eta Goi-mailako Irakaskuntzako Hizkuntzen Ikastegien Elkarteak (ACLES) aitortutako atzerriko hizkuntzen ziurtagiriak.
  • Izena emateko unean, edo matrikula egiteko epea bukatu baino lehen (izen ematea aldatuz), dokumentuak eskaneatu eta plataformara igo beharko dira. Aplikazioak ez du utziko izena emateko epea pasa ondoren dokumentuak igotzen.

  • Izena eman aurretik, kontsultatu Eusko Jaurlaritzak argitaratutako tituluen eta espezialitateen taula zure irteera profesionalak ezagutzeko: araudiaren III eranskina, hutsen zuzenketak eta aldaketak kontuan hartuz.

  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako gradudunek ez dute masterra egiteko beharra Haur eta Lehen Hezkuntzako etapetan aritzeko. Formazio osagarri gisa, master hau egiteko aukera dute orientazio espezialitatean. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren ordezkapen-zerrendetan sartzeko baldintzen ildotik, Magisteritza eginda duten ikasleek Hizkuntza eta Literatura espezialitatean sartzeko aukera izango dute, beti ere Euskarako C2 maila edo EAEn ofiziala ez den hizkuntza bateko C1 maila egiaztatzen badute.

  • Musika, Dantza eta Arte Eszenikoen espezialitatea martxan jarriko da baldin eta, gutxienez, 10 ikasle matrikulatzen badira.

  • Modulu generikoa egiteko lau talde sortuko dira: 1 Araban, 1 Bizkaian eta 2 Gipuzkoan. Talde bakoitzean gehienez 70 ikasle egongo dira.

  • Gehiago jakiteko Ohiko Galderak ikusi.